171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Udal Planean, Donapean. Hasierako onesspena Berriz ere jendaurrean jartzea

Ikusirik 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ekoan, argitaratutako erabakia, Iruñeko Udalak 2025eko maiatzaren 8an (6/CU) hartutakoa, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita Iruñeko Udal Plana (Donapea) aldatzea. Aldaketa Iruñeko Udalak berak sustatu zuen, eta jendaurrean jarri zen aldaketaren dokumentua berrogeita bost egun baliodunean, interesdunek alegazioak aurkez zitzaten eta ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntaren prozedura egin zedin. Halaber, egiaztatu da ezen, espedientea Hirigintzako Udal Gerentzian jartzeaz gain Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan jartzeko agintzen bazen ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion), arazo informatikoak direla-eta ezin izan zela egoitzan espedienterako sarbiderik izan iragarritako jendaurreko epe osoan. Hortaz, arazoa konpondu ondoren, iragarki hau ematen da argitara, espedienterako sarbidea egon dadin eta berriz ere berrogeita bost eguneko jendaurreko epean egon dadin eskuragarri, behar diren ondorioak izan ditzan, hala jasota baitzegoen Udalbatzaren aipatu erabakian. Horrela, atzemandako intzidentzia konponduta geratuko da.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2511163