2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko elkarte turistikoei laguntzak emateko, turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak egin ditzaten. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 852855.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/852855).
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei, 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 19an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2511151