171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lehentasunezko produktu turistikoak babesteko dirulaguntzak, ekitaldiak antolatzen dituzten entitateen eta enpresen artetik Iruña sustatzeko jarduerak egiten dituzten horiendako. Deialdiaren laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 852195.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eus/convocatoria/852195).

Deialdi honen helburua da dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) apartatuan zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa. Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen ordenantza hori 2005eko azaroaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, eta erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuelako. Deialdi honetan arautu gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri. (2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Lehena.–Onuradunak.

Ekitaldiak antolatzen dituzten entitateen eta enpresen artetik Iruña sustatzeko jarduerak egiten dituzten horiek (deialdi honen B letran zehazten direnak).

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea ekitaldiak antolatzen dituzten entitateen eta enpresen artetik 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era Iruña sustatzeko jarduerak egiten dituzten horiei. Deialdi honen esparruan, hau hartuko da ekitalditzat: gertaera garrantzitsu eta programatua, izaera sozial, akademiko, kultural-artistiko edo kirolekoa duena, bisitariak eta turistak erakartzeko gaitasuna duena eta parte hartzeko izena emateko sistema bat duena.

Inongo kasutan ez dira diruz lagunduko hiriaren helburu estrategikoak eta Iruña 2030 estrategia hausten duten jarduketak, ezta 2024-2029 aldirako Iruñeko Turismoko Plan Estrategikoarekin bat egiten ez duten jarduketak eta Iruñeari onurarik ekartzen ez dizkioten jarduerak ere. Edozein kasutan, dirulaguntzaren xede diren jarduerek berekin ekarri beharko lukete helmuga turistiko adimenduna lortzea, Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioaren helmugako jasangarritasun turistikoko estrategiarekin bat, PSTD pamplona SF365aren garapenaren barruan.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiaren guztizko zenbatekoa, gehienez, kreditu erabilgarrien barruan, 15.000 euro da. Proiektu bakoitzerako gehieneko dirulaguntza ezinen da izan, inola ere, onartutako aurrekontuaren %70 baino gehiago, ezta 3.000 eurotik gorakoa ere proiektu bakoitzeko.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko tokia.

Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=229967TA&idioma=2.) argitara emandako "Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoendako" izapidearen bidez.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Seigarrena.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak egiteko epea.

2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitarte.

Zazpigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.

Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da (egun hori barne).

Zortzigarrena.–Ordaintzeko modua.

%100 aldez aurretik ordainduko da.

Bederatzigarrena.–Oinarri arautzaileak.

Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren behin betiko onespena, 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 12an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2511047