171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena, Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3C lurzatiko garaje baten sabaia urbanizatzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-JUL-25 (8/UV).

"Residencial Pronamsa SAUk honako hau aurkeztu du, onets dadin: Hitzarmena, Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3C lurzatiko garaje baten sabaia urbanizatzeko.

Hitzarmenaren xedea da Residencial Pronamsa SAUk egitea "UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– 3 etxe-saileko (6. poligonoko 2131. lurzatia) ARS-1eko barneko plazei dagozkien separaten proiektua". Hain zuzen ere, plaza horiek dagozkio 3C lurzatian dagoen soto pribatu baten gaineko erabilera publikoko azalera baten gainean dagoen erabilera publikorako zortasun espazio-eremu bati.

Nahasteak eta gatazkak ekiditearren exekuzio teknikoan (ehun asfaltikoaren gainean eraikitzea, itoginak sortzea, etab.) eta gauzatzeko denborari dagokionez, komeni da eraikuntza enpresekin hitzarmenak sinatzea, 1996ko martxoaren 7ko Hirigintza Udal Gerentziaren kontseiluak adierazitako moduan. Hala, espazio komuna (publikoa eta pribatua) eraikitzen ahalko du eraikitzaile bakarrak aldi berean, eta prezioak mantenduko dira, 2024ko abenduaren 18ko Hirigintza Gerentziaren kontseiluak onetsitako UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– 3. etxe-saileko (6. poligonoko 2131. lurzatia) ARS-1eko barneko plazei dagozkien separaten proiektuan ezarritakoarekin bat.

Toki-entitateek, hirigintzaren arloan dituzten eskumenen esparruan, hirigintzaren funtzio publikoa gauzatzean, akordioak egin ditzakete pertsona publikoekin zein pribatuekin (kasuan kasuko lurren jabe direnekin zein ez direnekin) hirigintza jarduera hobeki eta eraginkorrago garatzen lagun dezaten.

Espedientean jasota daude Hirigintza Udal Gerentziako arkitekto teknikoaren 2025eko uztailaren 23ko txostena, baita 2025eko uztailaren 24ko txosten juridikoa ere.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea garaje baten sabaia urbanizatzeko hitzarmena (garaje hori dago Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3C lurzatian), Hirigintza Gerentziaren eta Residencial Pronamsa SAUren artean. Onetsitako agiriaren arabera, 63.532,93 euroko kostua izanen du (BEZa kanpo).

2. Onestea aurreko puntuan aipatutako zenbatekoaren kreditu-atxikipena, 2025erako Hirigintza Gerentziaren gastu-aurrekontuko "UI –V-Txantrea/Magdalena" izeneko 30 15122609010E partidaren kargura.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

5. Adieraztea ezen espedientea interesdunen eskura egonen dela Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

6. Erabaki hau jakinaraztea Hirigintza Gerentziako Ekonomia Zerbitzuari eta Zerbitzu Juridikoari.

7. Erabaki hau jakinaraztea Residencial Pronamsa SAUri, behar diren ondorioak izan ditzan".

Iruñean, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2510701