171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Berezian akats materialaren zuzenketa

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko uztailaren 31n, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 31-JUL-25 (7/US).

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Berezia. 2025eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24koan, eta jendaurreko epeak 2025eko abuztuaren 25era arte iraun zuen.

Gerora, atzeman da ezen, Plana idatzi duen lantaldeak igotako dokumentazio guztia Nafarroako Gobernuaren gordailutik jaistean, akats bat egon zela, eta ez zela jaitsi "P02-2.2 Kalifikazioa" antolamendu-planoa. Hori dela eta, ez zein dokumentuaren gainerako atalekin batera aurkeztu Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batez onets zezan.

Administrazio-egintzetan okerrik egonez gero, administrazioak horiek zuzentzeko ahalmena du, baldin eta administrazio-egintza hori identifikatzeko ez bada balorazio juridiko bat behar, eta akatsak oso agerikoak edo oso nabarmenak badira.

Horregatik guztiagatik, akats material bat denez, zuzendu egiten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ahalbidetzen duen moduan. Halaber, gardentasun betebeharra betez, argitara ematen da, eta jendaurreko epea luzatzen da.

Horiek horrela,

ERABAKITZEN DA:

1. Atzemandako akats materiala zuzentzea, "P02-2.2 Kalifikazioa" antolamendu-planoan txertatzea eta hori onestea. Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren dokumentua 2025eko ekainaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki bidez onesti zen, eta antolamendu-planoa haren parte da.

2. Agiria hilabetez edukitzea jendaurrean eta entzunaldia ematea "P02-2.2 Kalifikazioa" antolamendu-planoa, Bigarren Zabalguneko Hiri-jarduketarako Plan Bereziaren gainerako dokumentuarekin batera, jendaurreko beste epe batean. Hain zuzen, epe hori 2025eko irailaren 30ean amaituko da. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio idazki guztiak aurkezten ahalko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

4. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorb. 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

5. Plana izapidetzen jarrai dadila agintzea, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, zeinaren bidez onetsi baitzen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Akats materiala zuzentzeko erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Atxikitako dokumentua eta hasiera batez onetsitakoa esteka honetan kontsultatzen ahalko da: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/tramitazio-bidean-dagoen-araudia,

Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2510673