171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Balorazio txostenaren proiektua. Berriz jendaurrean jartzea

Olaibar udalerriko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoak, 2025eko uztailaren 28an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Olaibarko Udalak eginiko balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Proiektua berriz jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Iragarkiak paratuko dira, orobat, Olaibarko Udalaren iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio-txostenaren proiektua (aldatutako testua) interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, bai eta Udalaren web-orrian (http://www.olaibar.es) eta egoitza elektronikoan ere (Olaibarko iragarki-taula), egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Agiriari buruzko kontsultak egin nahi dituzten pertsonek mezu elektronikoa bidali ahal izanen dute ayuntamiento@olaibar.es helbide elektronikora, hitzordua adosteko edo kontsulten idatzizko erantzuna lortzeko.

Olaibarren, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2510604