171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa industria erabilerarako lurzoru urbanizagarriko Campo Bajo industrialdeko SI-8 sektoreko SI-8.2, SI-8.3 eta SI-8.4 unitateetan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako hau aldatzeko agiria: industria erabilerarako lurzoru urbanizagarriko Campo Bajo industrialdeko SI-8 sektoreko SI-8.2, SI-8.3 eta SI-8.4 unitateak (antolamendu xehatuko determinazioak); Víctor M. Mier Mendiguchía arkitektoak idatzi zuen eta Martzillako Udalak sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabete bateko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2510590