171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Irunberriko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, eta legez ezarritako gehiengoarekin, erabaki zuen balorazio-txostena berrikusteko prozedura hastea. Orobat, onetsi zuen hasiera ematea balorazio-proiektua prestatzeko prozedurari.

Proiektua prestatu da, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Ondoren zenbait aldaketa egin dira, eta, hortaz, Batzorde Mistoak, 2025eko uztailaren 1ean egin bilkuran, honako hau onetsi du:

–Balorazio-txostenaren proiektua aldatzea.

–Berriz ere jendaurrean jartzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio-txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta https://lumbier.com/?lang=eu web-orrian, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2510970