2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Larragoako Udalak 2024ko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zen hastea Larragoako udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko prozesua, txosten berri baten proiektua egiteko. Hori dena, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://www.larraona.es/portal/seccion.aspx?N=427 Horrela, nahi duenak aurkezten ahalko ditu bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Larragoan, 2025eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2511071