2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aldaketa Udal Planean, Zilbetiko UE-5 unitatean. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2025eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Erroibarko Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Zilbetiko UE-5 exekuzio unitateari eragiten diona. Aldaketa hori M.ª Carmen Olondriz Huartek sustatu du, eta unitatearen mugaketa aldatzea du helburu, UE-5-A eta UE-5-B unitateetan zatituz, aldi berean gehieneko okupazioa aldatuz eta eraikuntzaren altuera BS+1era murriztuz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lintzoainen, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Iragarkiaren kodea: L2510586