171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, Moncayo, José Alonso Ruiz eta María Teresa Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uhartean. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik José Miguel García Pérezek aurkeztutako idazkia (sarrera-erregistroa: 2025/2757), non eskatzen baita Corellako Moncayo, J. Alonso Ruiz eta M.T. Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uharteari dagokion xehetasun-azterketa izapidetzeko.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea José Miguel García Pérezek aurkeztutako xehetasun-azterketa, Corellako Moncayo, J. Alonso Ruiz eta M.T. Sáenz de Heredia kaleek mugatutako etxe-uharteari dagokiona.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan, haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2511010