171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 341. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da erregistroan 2025/2455 sarrera-zenbakia duen idazkia. Francisco Javier Chivite Fernándezek aurkeztu du, eskatzeko tramitatu dadila xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 1. poligonoko 341. lurzatia.

Kontuan hartu dira arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, xede duena Corellako 1. poligonoko 341. lurzatia. Francisco Javier Chivite Fernándezek aurkeztu du.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan; haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.

Corellan, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2511002