171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Kalifikazio juridikoa aldatzea 1. poligonoko 1031. lurzatiari (San Roque kalea 31). Jendaurreko informazioa

Lurzati horrek ondare ondasunaren kalifikazio juridikoa du gaur egun, eta Udalak nahi du jabari publikoko ondasun bihurtzea, bide publikoa eta aparkaleku publikoetarako lurzatia izan dadin.

Cabanillasko Udalak, 2025eko abuztuaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa berariaz aldatzea Cabanillasko 1. poligonoko 1031. lurzatiari (Cabanillasko San Roque kaleko 31).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean alegazioak, iradokizunak edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Cabanillasen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2510912