2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Deialdia, dirulaguntzak emateko guraso elkarteei, 2025ean egiten dituzten kultura jardueretarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 852756.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/852756).
Baztango Udalak, 2025eko abuztuaren 18ko 2025/513 Ebazpenean, onetsi zituen Baztango guraso elkarteek 2025 urtean eginen dituzten kultura jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Dirulaguntza deialdi honetan Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteek parte har dezakete, betiere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak betetzen badituzte (dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak):
Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz kultura esparruan jarduerak garatzea.
Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Hori frogatzeko, elkartearen estatutuen kopia aurkeztu behar da. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da agiri horiek aldatu ez direla adierazten duen legezko ordezkariaren aitorpena. III eranskina.
Zerga betebeharrak eta Gizarte-segurantzakoak eguneratuta edukitzea.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen xedea Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei dirulaguntza ematea da, guraso elkarteen bidez hezkuntza- eta kultura-jarduerak programatzen eta antolatzen laguntzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak behar bezala beterik (deialdi honetan dagoen I. eranskinaren arabera) eta telematikoki aurkeztu beharko ditu, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez Egoitza Elektronikoa-Baztan, elkartearen legezko ordezkaritza duen pertsonak.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3a (egun hori barne) izanen da.
Elizondon, 2025eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2511134