171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Aranaratxeko Udalak 2024ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zen Aranaratxeko udal-mugartearen balorazio-txostena berrikusteko prozesua hastea, txosten berri baten proiektua egiteko; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://www.aranarache.es/portal/seccion.aspx?N=426. Horrela, nahi duenak aurkezten ahalko ditu bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aranaratxen, 2025eko abuztuaren 20an.–Alkatea, David Azparren Lana.

Iragarkiaren kodea: L2511070