171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

UE-AZ 1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Araizko udalbatzak 2025eko uztailaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen "Araizko UE-AZ 1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari" buruzko espedientea, Patricia De La Riva Juezek eta Juan Artola Goicoecheak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek hala agintzen baitute. Espresuki aditzera ematen da ezen jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Araitzen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2510905