171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Soberako lurzati gisa sailkatzea (2. poligonoko 956. lurzatia). Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2025eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati gisa sailkatzea Ablitasko 2. poligonoko 956. lurzatiarekin identifikatutako 102 metro koadroko lursail zati bat, ondoren Fernando Ibáñez Lorenzo mugakideari zuzenean saltzeko, hura baita muga egiten duen Ablitasko 2. poligonoko 294. lurzatiaren jabea.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2. poligonoko 956. lurzatiarekin identifikatutako 102 metro koadroko lursail zati bat, 2. poligonoko 294. lurzatiarekin muga egiten duena, soberako lurzati deklaratzea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2510696