171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko turismoko teknikariaren lanpostu bat, lan araubidekoa, lanaldi osokoa eta denbora mugagabekoa

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdiaren xedea da oposizio bidez betetzea, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoan, turismoko teknikariaren lanpostu bat, lan araubidekoa, lanaldi osokoa eta denbora mugagabekoa.

1.2. Izendatuak izanen ditu, oro har, bere prestakuntzari eta bete nahi den lanpostuari dagozkion lanak eta zereginak, eta, zehazki, honako hauek:

–Merkataritzako eta turismoko lan-arloko proiektuen barnean, jarduketak diseinatzea, gauzatzea eta haien jarraipena egitea.

–Erdialdeko landa-inguruneko merkataritza dinamizatzeko sarea kudeatzea eta garatzea.

–Laguntza teknikoa ematea eskualdeko landa-inguruneko merkataritzan diharduten entitateei merkataritzaren arloko programak eta jarduerak garatzen eta koordinatzen.

–Laguntze ematea merkataritzaren arloko laguntza publikoak izapidetzen.

–Koiuntura txostenak egitea Erdialdeko landa-inguruneko merkataritzari buruz.

–Lurraldeko merkataritzaren sektorea sentsibilizatzea eta sektoreari laguntza teknikoa ematea.

–Tokiko merkataritzaren gaineko animazio-, sentsibilizazio- eta sustapen-lana.

–Laguntza teknikoa ematea lizitazio eta kontratazio publikoetarako prozesuetan.

–Lurraldeko merkataritzari eta turismoari lotutako beste jarduketa batzuk.

–Erdialdeko produktu turistikoak sustatzeko eta garatzeko lanak kudeatzea eta horietan laguntzea.

–Nafarroako Erdialdea turismoaren aldetik garatzeko programa eta ekintzak kudeatzen laguntzea.

–Laguntza teknikoa ematea eskualdean turismoaren arloan lan egiten duten entitateei.

1.3. Langileak izanen du Nafarroako Administrazio Publikoetako B mailako langileei dagokien ordainsaria.

1.4. Lanaldia osoa izanen da; astelehenetik ostiralera egin beharko da lan, goizez. Dena den, malgutasuna eduki beharko da ohiko lanaldia aldatzeko, zerbitzuko premiak direla eta.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren batekoa.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulua, diploma edo horien baliokide bat izatea edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean.

d) Behar den gaitasun fisiko edukitzea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean B mota gidabaimena edukitzea, edo hura eskuratzeko moduan egotea.

2.2. Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean egiaztatu beharko da. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna baino lehenago, baita hautapen prozesu osoan ere, izendapen egunera arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Hautaprobetan parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren erregistro orokorrean (ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara), eta horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute izangaiek, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Hain zuzen, epea amaitzen den eguneko 13:00 arte aurkezten ahalko dituzte eskabideak. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea. Eskabideak deialdi honen amaieran I. eranskin gisa argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio.

3.2. Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia bat aurkeztu beharko da.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoan, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: M.ª Rosario Domingos García, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua.

–Epaimahaiburuaren ordezkoa: Aitor Azkona Arraiza, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruordea.

–Lehen epaimahaikidea: Cristina Bayona Pérez, entitateko koordinatzailea.

–Ordezkoa: Mamen Hernández Cembellín, entitateko teknikaria.

–Bigarren epaimahaikidea: Olga García Alfaroi, entitateko teknikaria.

–Ordezkoa: Ana Elcano Sesma, entitateko teknikaria.

–Hirugarren epaimahaikidea: María Amatriain Alonso, entitateko teknikaria.

–Ordezkoa, Marta Marcén Goñi, entitateko teknikaria.

–Idazkaria: –Jesúa Marco del Rincón edo hark eskuordetzen duena.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

6.1. Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzean aditzera emanen da oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua.

6.2. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehenbiziko proba. Ezaugarri hauek izanen ditu:

Ariketa teorikoa izanen da. Test motako galderak erantzun beharko dira; galderok iragarki honen II. eranskinean zerrendatutako gaiei buruzkoak izanen dira.

Ariketa honek, gehienez ere, 45 puntu izanen ditu. Baztertuak izanen dira 23 puntu lortzen ez dituztenak.

–Bigarren proba. Ariketa praktikoa izanen da. Bete nahi den lanpostuaren berezko zereginei lotutako proba bat egin beharko da.

Ariketa honek, gehienez ere, 45 puntu izanen ditu. Baztertuak izanen dira 23 puntu lortzen ez dituztenak.

–Hirugarren proba. Banakako elkarrizketa: gehienez ere 10 puntu. Proba hau ez da baztertzailea izanen.

6.3. Oposizioaldiko ariketetan gehienez ere 100 puntu eskuratzen ahalko dira.

6.4. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren iragarki-taulan gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioak, eta hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den. Lehen eta bigarren probak egin eta gero, bost egun naturaleko epea emanen da, proba bakoitza berrikusteko eta epaimahaiari alegazioak aurkezteko.

6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek NANa aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. oinarria.–Gainditzen dutenen zerrenda.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondoren, epaimahaiak Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren iragarki-taulan paratuko du gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Epaimahaiak, hurrenkera hori ikusita, oposizioaldian puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena igorriko dio Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruari, izangai horri esleitu diezaion dagokion plaza. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Hogeita hamar egun naturaleko epean, izendatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren erregistro orokorrean:

–NANaren fotokopia.

–Eskaturiko titulazioaren fotokopia edo jatorrizko agiria.

–Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik ez dela bereizia izan erakusten duena.

–Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabideko aitorpenean izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko apartatuan adierazitako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eta harekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria.–Plaza esleitzea.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruak deialdiko plaza esleituko du aurreko oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hala, dagokion lan-kontratua sinatu eta probaldia igaro eta gero (3 hilabete), izandatutakoa lan-kontratudun finko bilakatuko da, lanaldi osokoa eta denbora mugagabekoa.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Erriberrin, 2025eko uztailaren 31n.–Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko burua, M.ª Rosario Domingos García.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Izena: .............................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ……………...................................................…., jaioteguna: ................................................................................................................................, jaioterria: ......................................................................................................; bizilekua: .............................................................................................................................................................., (kalea, zenbakia, posta kodea), telefonoa: ...............................................

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Eskatzen dudala onartua izatea deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoan, turismoko teknikariaren lanpostu bat, lan araubidekoa, lanaldi osokoa eta denbora mugagabekoa.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian eskatzen den titulazioa.

Betetzen ditudala behar diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Azaldutakoa dela eta,

eskatzen dut onar dadila eskabide hau, eta, ondorioz onar nazazuela deialdi honetan: deialdia, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoan betetzeko turismoko teknikariaren lanpostu bat, lan araubidekoa, lanaldi osokoa eta denbora mugagabekoa.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Nafarroako Erdialdeko baliabide turistikoak (lurralde-eremua: Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak hartzen duena) eta haien kudeaketa.

2.–Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa eta haren tokiko ekintza taldea.

3.–Parte-hartze bidezko tokiko garapenerako (LEADER) estrategiak Nafarroako Erdialdean, Nafarroako Landa Garapenerako 2023-2027 aldirako Programaren barnean.

4.–Helmugan Turismo Jasangarritasuna Sustatzeko Plana, Nafarroako Erdialdean (PSTD Nafarroako Erdialdea).

5.–Produktu turistikoak Nafarroako Erdialdean: BTT gunea, "Erdialdea oinez" gunea, jardueren sarea, Nafarroako Ardoaren Bidea.

6.–Turismoa Nafarroan, eta haren araudia: turismoari buruzko legedia Nafarroan (Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea).

7.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen deialdiak, merkataritzarako eta artisautzarako, eta merkataritza biziberritzeko.

8.–Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Sustatzeko Plana 2022-2055 aldirako.

9.–Tafallako merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana (Tafallako Udala).

10.–Nafarroako Foru Komunitateko sustapen ekonomikorako eremuei buruzko Foru Legea (18/2024 Foru Legea, abenduaren 13koa).

11.–Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Sarea.

Iragarkiaren kodea: L2510303