2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa, albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, eta A maila/taldearekin parekatua)
Alkatetzak uztailaren 16an emandako 2915/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi horretan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, zeina argitaratu baitzen 2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an.
Akats bat antzeman denez iragarkiaren izenburuan eta ebazpenaren xedapen-zatian deialdian onartutako eta baztertutakoen zerrendari erreferentzia egiten diona, jakinarazten da honako hau dioenean:
"Deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda".
Honela behar du:
"Deialdia, Albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidekoa (A maila/taldearekin parekatua). Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda"
Eta honela dioen tokian:
"Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea aipatutako deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (...)".
Honela behar du:
"Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (...)".
Tuteran, 2025eko abuztuaren 19an.–Jarduneko alkatea, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2511052