2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren apirilaren 23ko 1655/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko. Oinarri horiek 2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 15ean.
Alkatetzaren uztailaren 22ko 3011/2025 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Alkatetzaren uztailaren 31ko 3077/2025 Ebazpenaren bidez, idazketa-akats bat zuzendu zen Alkatetzaren 3011/2025 Ebazpenean.
Alkatetzaren abuztuaren 7ko 3159/2025 Ebazpenaren bidez, izangai bat behin-behinean onartu zen, Alkatetzaren 3011/2025 Ebazpenean baztertutzat agertzen baitzen.
Horrenbestez, kontuan harturik Alkatetzak emandako hiru ebazpen horiek,
EBATZI DA:
Lehena.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:
Barne-igoerako txanda, Tuterako Udaltzaingoko kideentzat.
Onartutako izangaiak:
AGENTE ZENBAKIA | NAFARROAKO POLIZIA KIDEGOA |
920519 | Tuterako Udaltzaingoa |
960519 | Tuterako Udaltzaingoa |
850111 | Tuterako Udaltzaingoa |
1081121 | Tuterako Udaltzaingoa |
1051020 | Tuterako Udaltzaingoa |
710608 | Tuterako Udaltzaingoa |
1011020 | Tuterako Udaltzaingoa |
640103 | Tuterako Udaltzaingoa |
Baztertuak: inor ere ez.
Txanda irekia, Nafarroako polizia guztietako kideentzat, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Onartutako izangaiak:
AGENTE ZENBAKIA | NAFARROAKO POLIZIA KIDEGOA |
01 | Valtierrako Udaltzaingoa |
48004 | Vianako Udaltzaingoa |
258 | Mendabiako Udaltzaingoa |
02 | Valtierrako Udaltzaingoa |
A40 | Barañaingo Udaltzaingoa |
10 | Cascanteko Udaltzaingoa |
752 | Iruñeko Udaltzaingoa |
821 | Iruñeko Udaltzaingoa |
1170124 | Iruñeko Udaltzaingoa |
Behin-behinean onartutakoak, harik eta auzibide-prozedurari dagokion epaia eman arte.
AGENTE ZENBAKIA | NAFARROAKO POLIZIA KIDEGOA |
1160124 | Sabadellgo Udaltzaingoa |
Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea 2025eko irailaren 4an eginen dela lanpostuaren eduki eta funtzioei buruzko proba teoriko-praktikoa, 09:00etan, Tuterako Udaltzaingoaren bulegoetako zerbitzuetako irakurketa-gelan, beheko solairuan (Tejerias kalea 55, Tutera).
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo beste agiriren bat, epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duena. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
Hirugarrena.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.
Tuteran, 2025eko abuztuaren 7an.–Jarduneko alkatea, Irune García García.
Iragarkiaren kodea: L2510807