171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu bat (C mailarekin/taldearekin parekatua), lan-kontratu finkoaren bidez eta lanaldi partzialean

Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 6ko 3126 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu bat (C mailarekin/taldearekin parekatua), hutsik dagoena plantillan, lan-kontratu finkoaren bidez eta lanaldi partzialean (plazaren kode zenbakia: 2113C10002). Deialdia gauzatuko da baldin eta lanpostua bete gabe gelditzen bada dagokion lekualdatze-lehiaketa berezia egin eta gero.

Deialdia eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari:

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

Oposizio-lehiaketa hau eginen da honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia); estatutu hori garatzeko eta gauzatzeko idatzitako sarrera erregelamendua; gainerako aplikazio arauak; eta honako oinarri hauek:

1.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketaren bidez betetzea Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu bat, C mailakoa, lan-kontratu finkoaren bidez eta lanaldi partzialean jarduteko Tuterako Udalean.

1.2. Era berean eta jarraikiz 13. oinarriari, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostua aldi baterako betetzeko, hautapen prozeduran probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin.

1.3. Deialdiko lanpostuaren zeregina da jota kantuko eskolak ematea, ikasleen musika arloko prestakuntza eta hezkuntza bermatuta. Halaber, arduratu beharko du beste edozein eginkizunez ere, baldin esleitzen bazaizkio, ezarritako helburuak betetzeko, eta betiere bat badatoz lanpostuari dagozkion gaitasun profesionalekin.

1.4. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena bihurtuko da lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartu eta kidetuko da.

1.5. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, maila horretarako honako arau hauetan oro har ezarritakoaren araberakoak: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena; uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamendua onesten duena; eta Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den akordioa. Horrez gain, ordainsari osagarriak jasotzen ahalko ditu, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta plantilla organikoan zehazten badira.

1.6. Lan eta enplegu baldintzei dagokienez, oinarri hauetan ezartzen ez den orotan, eta udal honi dagokionez, men eginen zaio Tuterako Udalaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz indarrean den akordioari.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

1.7. Deialdia eta haren oinarriak lotesleak izanen dira Administrazioarendako, hautaproben epaimahaiendako eta parte-hartzaileendako.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

A) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea, betiere jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuei, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan. Orobat, parte hartzen ahal dute espainiarren ezkontideek eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eratutako izatezko bikotekideek, baldin zuzenbidez banandurik ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banandurik ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea, eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Graduko Lanbide Heziketakoa edo haien baliokidea den beste bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, deialdian parte hartzeko (azkeneko hori gordekin bidez justifikatuko da).

Atzerrian lortutako unibertsitateko tituluak dituzten izangaiek aurkeztu beharko dute kasuan kasuko titulua homologatzeko frogagiria, edo, kasua bada, baliokide izatearen ziurtagiria.

D) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

E) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendu gabea izatea.

F) Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

2.3. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dituzte aurreko baldintzak, deialdi honen 9. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Izangaiek baldintza horiek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzean, bai eta hautapen-prozedura osoan mantendu ere, izendatuak izan arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es); horretarako, sartu beharko da "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiari dagokion aipamenean. Aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.

3.2. Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin. Eredu hori egonen da deialdiaren aipamenean, sede.tudela.es egoitzan, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

3.3. Izangaiek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute, eta, horretaz gain, aurkeztu beharko dituzte deialdiko baremoan ezarritakoaren arabera alegatu nahi dituzten merezimenduen frogagirien kopia arruntak. Izangaiek behar bezala ordenaturik alegatu eta frogatu behar dituzte merezimenduak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (II. eranskina). Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako merezimendurik.

3.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute ariketak egiteko, denboran edo baliabideetan, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasun bat dutela frogatzeko agiria, organo eskudunak emana.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela"Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.2. Behin-behineko zerrenda Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1.–Kalifikazio-epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Laura Casanova Sáinz-Aja, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Diego Ramírez Parra, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko zuzendaria.

Ordezkoa: Raquel Cuartero Zardoya, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko ikasketaburua.

Epaimahaikidea: Diego Urmeneta Belloso, jota diziplinako espezialista eta Musikako irakaslea.

Ordezkoa: Belén Estaje Gabián, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko irakaslea.

Epaimahaikidea: María Cruz Pérez Omeñaca, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: José Miguel Catalán Ayuso, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Raquel Huarte del Barrio, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko idazkaria.

Ordezkoa: Marina Sierra Ramos, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko irakaslea.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Gainera, epaimahaiaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Hautapen sistema: oposizio-lehiaketa.

6.1. Oposizioa 2026ko martxoan hasiko da, gutxi gorabehera, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iraganik. Hautapen-prozesua bi alditan eginen da; lehiaketaldia lehenik eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia non, noiz eta zer ordutan hasiko den. Ondoren, epaimahaiak iragarkien bidez emanen du aditzera gainerako probak noiz eginen diren. Iragarkiak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, 7.3 apartatuan aipatzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.2. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.3. Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20 puntu gehienez.

B) Prestakuntza: 10 puntu gehienez.

7.4. Epaimahaiak merezimenduak baloratutakoan, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko du balorazioa (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipuan, izangai bakoitzak erdietsitako puntuazioa zehaztuta, eta 5 egun balioduneko epea emanen da, behin-behineko emaitzei alegazioak jartzeko.

7.5. Alegazioak jartzeko epea bukaturik, epaimahaiak behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teoriko-praktikoa. Plika sistemaren bidez eginen da eta izangaiek, gehienez, 120 minutu izanen dituzte ariketa egiteko. Bi zatitan banatzen da:

a) Test motako 20 galderaz osatutako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen III. eranskinean ageri diren gai orokorrei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira.

b) Idatziz erantzun beharko zaie zenbait galdera teoriko-praktikori. Deialdi honen III. eranskinean ageri diren gai espezifikoei buruzkoak izanen dira.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Eskola praktiko bat eman beharko zaio Tuterako Fernando Remacha musika eskolako ikasle bati, edo ezagutzarik ez duen ikasle bati.

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak egitea. Helburua izanen da zehaztea izangaiak zer neurritan egokitzen diren deialdiko lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko psikologia zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

8.2. Oposizioko ariketen balorazioan 75 puntu ematen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

Lehen ariketa: 20 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez.

Hirugarren ariketa: 15 puntu gehienez.

8.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

8.4. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du (ariketa egin den tokian eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan –sede.tudela.es–, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean) gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin. Halaber, azalduko ditu oposizioko hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.5. Dei bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

8.6. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

8.7. Epaimahaiak bigarren ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko.

8.8. Bost egun balioduneko epea izanen da alegazioak aurkezteko, oposizioaldiko ariketa bakoitzaren kontra. Oposizioaldia bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, deialdiaren aipuan, probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan. Oposizioaldiko guztirako puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira oposizioaldiko hiru ariketetan eskuratutako puntuazioak.

8.9. Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinketak badirau, kontuan hartuko dira lehen eta hirugarren ariketetan lortutako puntuazioak, hurrenkera horretan. Berdinketak bere horretan segitzen badu, zozketa publikoa eginen da.

8.10. Deialdiko guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak.

9.–Baldintzak frogatzea.

9.1. Hamar egun balioduneko epea irekiko da, deialdian puntuazio handiena lortu duen izangaiak aurkez dezan, erregistroaren bidez (horretarako, baliatu behar da aukera hau: "aportación de documentación a expedientes en trámite"), behar den dokumentazioa, frogatzeko betetzen duela titulazioaren baldintza. Hala, aurkeztu beharko du deialdiko 2.1.C apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo, behar denean, ziurtagiri bat, frogatzen duena eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela.

10.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Arestian aipatutako izapidea bukaturik, epaimahaiak Tuterako Udaleko alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izendapen proposamena, egoki den izangaiaren alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen den izangaiaren alde. Izendapen proposamen hori Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, deialdiaren aipamenean.

10.2. Proposatutako izangaiak honako dokumentazio hau aurkeztu behar du, izendatzeko, izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokide batena.

b) Osasun ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den plaza beteko da gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, baldin eta lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Tuterako Udalak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu egin beharko dio, eta izangaiak aurkeztu beharko du "aportación de documentación a expedientes en trámite" aukera baliatuz.

10.6. Izangairen batek plazari uko egiten badio, edo ez baditu betetzen plazan aritzeko deialdian ezarritako baldintzak, edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Alkateak, ebazpen baten bitartez, Tuterako Udaleko lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta dagokion lanpostu hutsa esleituko dio.

11.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza hartzearen bidez, izendatua bihurtuko da nominako eta plantillako lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko, eta izanen ditu indarreko xedapenek Nafarroako administrazio publikoetako langileen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoa afiliaturik badago Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen ditu: edo segitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Hori dena, aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

11.3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena, kontuan harturik ezen hautatutako izangaia izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean jabetuko dela bere plazaz, salbu aski justifikaturik dauden kasuetan.

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada (salbu behar bezala justifikatutako kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu lanaldi-partzialeko lan-kontratudun finko izateko Tuterako Udalean. Kasu horretan, jarraikiko zaio deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari.

11.4. Lanaldi partzialeko lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharreko izapideak, Tuterako Udalaren deialdiaren fitxan argitaratuko dira, egoitza elektronikoan (www.sede.tudela.es), proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunendako jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

13.1. Izangaien zerrenda batzuk eratuko dira, aldi baterako kontratazioak egiteko, eta zerrenda horietan egonen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenak. Alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsiko dira zerrenda horiek. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari. Berdinketarik badago, nor nagusitzen den erabakitzeko, kontuan hartuko dira deialdi honetan berdinketak hausteko ezarritako irizpideak, eta lortutako azken puntuazioaren araberakoa izanen da lehentasun-hurrenkera.

Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es) argitaratuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.

13.2. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta Tuterako Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia (argitaratu zen 2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an), non onetsi baitziren Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, edo irizpideak aldatuz gero, horien ordezkoak; eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.3. Titulua. Aldi baterako kontrataziorako zerrendan onartua izateko, frogatu beharko da baduela deialdian eskatzen den titulua. Nahi duenak baimena ematen ahal dio kontratazioa kudeatzen duen zentroari bere titulua kontsultatzeko, Hezkuntza Ministerioko Datuak Egiaztatzeko Zerbitzuan, baina aukera horrek ez du beti bermatzen egiaztapena, batzuetan ez baita ministerio horretan agertzen.

13.4. Desgaitasuna dutenei eta genero-indarkeriaren biktimei dei egitea, aldi baterako lan-kontrataziorako.

a) Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko orduan, errespetatuko da desgaitasunaren arloan ezarrita dagoena, aplikatu behar zaiena Nafarroako administrazio publikoetako langileei. Desgaitasun-egoera noiznahi frogatzen ahalko da, zerrendak indarrean dauden bitartean, eta, halakoetan, araudian ezarritako lehentasuna sortuko da desgaitasuna frogatzen den unean. Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Frogagiri hori ofizioz eginen dute balorazio- eta orientazio-talde eskudunek.

b) Era berean, babesa gauzatzeko, edo gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzeko, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan hamar lanpostutik bigarrena gordeko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek betetzeko, betiere dagozkien hautaketa-probak gainditu badituzte eta beren egoera frogatzen badute.

14.–Datu pertsonalak babestea.

Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, baldin zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu Erregistro Orokorrera (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (www.tudela.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza-elektroniko honetara: www.agpd.es.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

A) atala Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunetan (C mailako lanpostua): 2 puntu urteko.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez diren C mailako beste lanpostu batzuetan, edo B edo A mailakoetan: puntu bat urteko.

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, D edo E mailako lanpostuetan: 0,5 puntu urteko.

Oharrak A atalerako:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa. Era berean, lanaldi partzialetan egindako zerbitzuen kasuan, emanen da proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

3. A atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 20 puntu izanen da.

B) atala Prestakuntza.

1. Unibertsitateko tituluengatik (lizentzia, gradua edo diploma), deialdi honetan eskatzen ez den beste batzuengatik, baldin eta lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute: 3 puntu.

2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzeagatik: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko, edo haren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu).

Oharrak B.2 azpiatalerako (Prestakuntza akademikoa eta etengabea):

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Atal honetan baloratutako prestakuntza ekintza bakoitzaren puntuazioa 2 puntukoa izanen da gehienez.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatutakoak.

Oharrak B) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute.

2. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak. Era berean, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

3. B atalaren puntuazioa ez da izanen 10 puntutik gorakoa.

GAI ZERRENDA

I. zatia (zati orokorra).

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Administrazioarteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura.

3.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak.

4.–Tuterako Udalaren udal-antolaketa eta antolaketa administratiboa.

5.–19/2013 Legea, abenduaren 9koa, hizpide dituena gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko bidea eta gobernu ona: atarikoa. Xedea. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

6.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunari buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. Berdintasunerako erakundeen antolaketako sistema: Nafarroako toki entitateak. III. titulua. Berdintasunerako eskubidea bermatzeko tresnak.

7.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

II. zatia (espezifikoa).

8.–Akonpainamenduko instrumentuak jota kantuan.

9.–Teknika instrumentala, jota kantuaren akonpainamenduari aplikatua.

10.–Irakasgaiaren programazioa: ikasturte bakoitzaren mailak.

11.–Denboraren banaketa jota akonpainamenduko eskola batean.

12.–Gaien banaketa jota akonpainamenduko eskola batean.

13.–Banakako akonpainamendu eskola baten lan-metodologia.

14.–Taldekako akonpainamendu eskola baten lan-metodologia.

15.–Ikaskuntza-prozesua talde instrumentalean, musika eskolak ematen duen lau urteko prestakuntzaren barnean.

16.–Errepertorioa.

17.–Teknologia berrien ekarpena.

18.–Irakaslearen/tutorearen rola.

19.–Motibazioa ikasgelan.

20.–Jota Tuterako eta haren eskualdeko testuinguru soziokulturalaren barnean.

21.–Tuterako "Fernando Remacha" eskola-kontserbatorioa.

22.–Musika-hizkuntzaren elementu komunak.

Tuteran, 2025eko abuztuaren 6an.–Jarduneko alkatea, Irune García García.

Iragarkiaren kodea: L2510608