Iragarkia
171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan
Alkatetzak 2025eko abuztuaren 12an emandako ebazpen baten bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, Azkoiengo Udaleko Obra eta Zerbitzuen Alorrean jardun dezan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azkoienen, 2025eko abuztuaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
DEIALDIA, ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUAREN LANPOSTU BAT, D MAILAKOA, BETETZEKO, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA LAN-ARAUBIDE FINKOAN, AZKOIENGO UDALEKO OBRA ETA ZERBITZUEN ALORREAN JARDUN DEZAN
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-araubide finkoarekin jardun dezan. Lanpostuak 6-14 zenbakia du Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta destinoa, Azkoiengo Udalaren Obra eta Zerbitzuen brigadan.
1.2. Halaber, deialdi honen bidez, zerrenda bat osatu nahi da, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan-kontratuak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat.
1.3. Prozesua gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena), ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua (Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
1.4. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.
1.5. Urteko lanaldia izanen da Obra eta Zerbitzuen Alorreko gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.6. Askotariko lanak egin beharko ditu, baina batez ere eginkizun hauetan arituko da: Azkoiengo garbigunearen erabiltzaileei arreta eta aholkularitza ematea, udal-hilerrian kontrol- eta mantentze-lanak egitea, baita igeltserotza-lanak eta mantentze-lanak ere udal-eraikinetan, hiri-altzarietan eta kaleetan. Hori guztia, egoera onean daudela ziurtatzeko eta segurtasun-arloko arauak betetzeko.
Halaber, zerbitzuak emanen ditu Udalak urtean zehar egiten dituen eta laguntzen dituen ekimenetan, ekitaldietan, festetan, etab.
1.7. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta hartan alta emanen zaio.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Hauetako bat izatea: derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatuaren titulua edo eskola-graduatua, Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokideren bat.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.
d) B motako gidabaimena edukitzea.
e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
f) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
g) 10,40 euroko tasa ordaintzea; hala ezarrita dago dagokion ordenantza fiskalean (ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena oposizio eta lehiaketen prozeduretan parte hartzeko).
2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek frogatu beharko dute aipatutako baldintza horiek betetzen dituztela, deialdi honen 3. eta 7. oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, bai eta hautapen-prozesuak iraun bitartean eta kontratua egin arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak hogei egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortutako izapidea baliatuta.
Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, ORVE delakoa baliatuz bidali beharko da (Erregistro Birtual Elektronikoaren Bulegoa), helmugako kode digital honetara igorriz: L01312021.
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabide horiek I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (eredu hori horretarako sortutako izapidean jasota dago).
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
–Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek aurkeztu beharko dute beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia, eta, hala badagokio, 2.1.a) apartatuan nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpean adierazi beharko da, edo hitzeman, ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina-zehapen edo kondena baten mende.
–Deialdira aurkezten diren merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.
–2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.
–Gidabaimenaren fotokopia.
–10,40 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria (izapidean sartutako ordainketa-pasabidearen bidez).
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.6. %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera.
Halaber, desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta/edo baliabideetan, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo baliabideak. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean.
3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan, zeina baitago Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/transparency/90984f06-3823-41af-a325-8fdb97e52f02/).
4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barnean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta akatsak zuzendu, halakorik egin badute.
4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren alorrean (https://peralta.sedelectronica.es).
4.4. Baldin onartuen behin-behineko zerrendarako bazterturik ez badago, onartuen behin betiko zerrenda onetsiko da.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.
Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.6. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan, zeina baitago egoitza elektronikoko gardentasun-atarian, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/transparency/90984f06-3823-41af-a325-8fdb97e52f02/).
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Azkoiengo Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Azkoiengo Udaleko lehen alkateordea.
Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna Ordezkoa: Jose Juan Pérez Goñi, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako langilea.
Epaimahaikidea: Miguel Ángel Arrastio Soria, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko kudeatzailea. Ordezkoa: Alfonso Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko brigadako arduraduna.
Epaimahaikidea: langileen ordezkariek izendatua. Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Miguel Chivite Cabezuelo, Azkoiengo Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Edgar Lainez Goñi, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2025eko irailetik aurrera hasiko da.
6.2. Lehiaketaldia eginen da oposizioaldia baino lehen, eta gehienez ere 30 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
a) Esperientzia (15 puntu gehienez):
–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak eta eginkizunak dituen lanpostu batean lan egiteagatik: 3 puntu lanean egindako urte bakoitzeko.
–Enpresa pribatuetan, honako alor hauetako lanpostuetan aritzeagatik puntu 1 emanen da lan egindako urte bakoitzeko: mantentze-lanak, igeltserotza, lorezaintza, iturgintza, elektrizitatea edo zurgintza.
Oharrak:
–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren edo enpresaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu anitzetan aritu izana eta zerbitzu-ematearen iraupen osoa, guztira zenbat egun izan diren zehaztuta.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.
b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 15 puntu.
1. Izangaiek eginiko prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroengatik, zentro ofizialek edo erakunde publikoek homologatuak edo emandakoak, ikasle edo irakasle gisa, zuzeneko lotura dutenak deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin, horietako bakoitza honela baloratuko dira: Ikastaroak: 0,05 puntu, ikastordu bakoitzeko. Honelako baliokidetasuna ezarri da: kreditu 1 = 10 ordu. Ez da baloratuko 5 ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Gehienez ere 10 puntu emanen dira, osotara, ikastaro guztiengatik.
2. Garbiguneetako hondakinak kudeatzeko ikastaroak egiteagatik, 3 puntu emanen dira:
3. Kamioen gidabaimena edukitzea (C motakoa): guztira, 2 puntu.
6.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangai bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuazioa, 4.6 oinarrian adierazitako bitartekoen bidez. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun balioduneko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.4. Oposizioaldia. Honako ariketa hauek izanen ditu:
6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde-sorta bati. Galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Proba hau egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) edo arkatza ez bada.
Ariketa honengatik gehienez 30 puntu emanen dira, eta gutxienez 15 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko.
Plika itxien sistema erabiliko da ariketa teoriko honetan. Epaimahaiak proba kalifikatuko du, eta bukatutakoan jendaurrean irekiko ditu plikak. Haietan azaltzen den hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio. Parte-hartzaileak ekitaldi horretara joaten ahalko dira.
Epaimahaiak jendaurrean jarriko du izangaien zerrenda eta lortu duten behin-behineko kalifikazioa, 6.4.5 oinarrian adierazten den bezala, eta zehaztuko du noiz eta non eginen den hurrengo ariketa, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Proba teoriko-praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuan bete beharreko zerbitzuekin lotuta; epaimahaiak gaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.
Ariketa honetan 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
6.4.3. Epaimahaiak zehaztuko du probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute nortasun-agiri nazionalarekin edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiri batekin. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
6.4.4. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, eskabidean hala eskatu badute.
6.4.5. Epaimahaiak argitara emanen ditu oposizioko ariketa bakoitzean lortutako behin-behineko emaitzak, 4.6 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun balioduneko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatzi eginen ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du gaindituen zerrenda, 4.6 oinarrian ezarritako bitartekoen bidez, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori loteslea izanen da eta bitarteko berberen bidez argitaratuko da.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, lehiaketaldian eta oposizioaldian erdietsitako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio handiagoa erdietsi dutenen alde ebatziko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehiaketaldian puntuazio handiagoa lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.
7.2. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, baldin lehenago aurkeztu ez badira; zehazki, honako hauek:
a) Osasun-ziurtagiria, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea, jarraikiz deialdiko lanpostuan gauzatu beharreko jardueretarako ezarritako osasun-protokoloei. Ezin izanen dira kontratatu aipatutako osasun-azterketan "gai" kalifikazioa ez duten izangaiak. Ziurtagiri hori Udalak eskatuko dio bere Osasunaren Prebentzio eta Zaintza Zerbitzuari.
Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzen duen agiria, balorazio eta orientazioko talde eskudunek emana.
b) Zinpeko adierazpen edo adierazpen solemne bat, aditzera emateko pertsona ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo lanposturako gai ez bada, ez da izendatuko, eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrek ez du galaraziko eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.
7.4. Arestiko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aitzineko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta hura gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du, jardun dezan obra eta zerbitzuetako enplegatuaren lanpostuan.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendapen-ebazpenean ezartzen den egunean hartuko dute lanpostuen jabetza hautatutako pertsonek, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
9.1. Oinarri hauetan araututako oposizioa egin eta gero eratzen den zerrenda kudeatzeko, oinarriotan xedatuta ez dagoen orotan, jarraikiko zaio Nafarroako Gobernuaren kontratazio-zerrendei aplikagarri zaion araudiari (Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua).
10.–Datuen babesa.
Azkoiengo Udala da parte-hartzaileengandik biltzen diren datuen tratamenduaren arduraduna, eta erabiliko ditu deialdia kudeatzeko eta lanpostuak betetzeko.
Datuen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri legitimoa hauxe da: legezko betebeharra (Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.c artikulua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuarekin loturik (legegintzako foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).
Datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan, deialdian adierazi bezala. Beste kasu batzuetan ere komunika daitezke datuak, betiere baldin oinarriturik badaude Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 6. artikuluko kasuren batean.
Parte-hartzaileek eskubidea dute datuetara iristeko, datu horiek zuzentzeko, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, jo beharko dute Azkoiengo Udalera (Plaza Principal z.g., 31350; Azkoien) egoitza elektronikoaren bitartez (https://peralta.sedelectronica.es/) edo baliatu beharko dute datuen babeserako arduradunaren posta elektronikoa (dpd@aytoperalta.com). Era berean, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetan: www.agpd.es. Edo aldez aurretik aurkeztu dezakete datuen babeserako arduradunari zuzenduta, lehen adierazitako helbidean.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKABIDEA
Horretarako sortutako izapidean jasota dago, ez da beharrezkoa deskargatzea.
Izen-deiturak | |
NANa edo agiri baliokidea | |
Helbidea (herria, PK) probintzia, herrialdea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa |
AZALTZEN DUT:
Betetzen ditut eskatzen diren baldintza guzti-guztiak, ezarritako denboran eta moduan, deialdi honi dagokionez: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, lan-kontratu finkoarekin, Azkoiengo Obra eta Zerbitzuetako Alorrean aritzeko. Deialdia argitaratu zen ............... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ............................. -aren ...................-(e)(a)n.
Erantsi dut deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa:
- NANa edo agiri baliokidea.
- Eskatutako titulazioaren kopia.
- Gidabaimena.
Markatu hala badagokio bakarrik:
Erantsi dut merezimenduak baloratzeko ezarritako dokumentazioa.
Desgaitasuna dut eta aurkeztu dut egoera hori frogatzen duen agiria, erakunde eskudunak emana.
Jarraian adierazten diren egokitzapenak eskatzen ditut: .................
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea aipatutako hautapen-prozesuan.
(Sinadura)
Azkoienen, .........................ko ………….....……………(a)ren ……………(e)(a)n.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Azkoiengo Udala. Helburua da honako deialdi hau kudeatzea: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, informazio gehigarrian adierazi bezala. Informazio gehigarria: eskuragarri dago deialdiaren 10. oinarrian eta egoitza elektronikoko gardentasun-atarian edo web-orriko pribatutasun-politikaren atarian. Era berean, datu pertsonalak babesteko ordezkariarengana jo dezakezu helbide honetan: dpd@aytoperalta.com.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Administrazioko gaiak.
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: 1. artikulutik 5.era, 9. artikulua eta 140. artikulua.
2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: 1. artikulutik 2.era, 73. artikulutik 77.era, 79. artikulutik 80.era, 84. artikulutik 87.era eta 92. artikulutik 95.era.
3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: 11. artikulua, 19. artikulutik 23.era eta 25. artikulutik 26.era.
4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 2. artikulutik 5.era eta 13. artikulutik 14.era.
5. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: 1. artikulutik 3.era, 13. artikulua.
6. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: 1. artikulua, 12. artikulua, 36. artikulua eta 56. artikulua.
7. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Artikulu hauek: 17., 19., 20., 21., 22. eta 29. artikuluak.
Lanbideko gaiak.
1.–Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko hiri-hondakin solidoen kudeaketa arautzen duen ordenantza (1998ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 21ekoa).
2.–Apirilaren 8ko 7/2022 Legea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa: atariko titulua, III. titulua, V. titulua, VI. titulua, I. eranskina.
3.–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa: IV. titulua, VI. titulua, VII. titulua.
4.–110/2015 Errege Dekretua, otsailaren 20koa, Aparatu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzkoa.
5.–Azkoiengo geografia: deskribapen orokorra, parajeak, kale-izendegia; Azkoiengo herria eta haren ingurunea. Udal-eraikinak eta zuzkidura-eraikinak.
6.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.
7.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.
8.–Igeltserotzako oinarrizko ezagutzak. Erremintak, materialak, kontserbazioa eta mantentze-lanak.
9.–Elektrizitateari eta telekomunikazioei buruzko oinarrizko ezagutzak.
10.–Zirkuitu bereziak ezagutzea: alarmak, larrialdietako argiak, telebista-zirkuitu itxia, telekomunikazioak, eta beste zirkuitu berezi mota batzuk. Oinarrizko tresnak erabiltzea. Ikus-entzunezko material teknikoen oinarrizko erabilera eta programazioa.
11.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen oinarrizko ezagutzak: iturginen oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea.
Tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza-zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta horien osagai bereziak.
12.–Zurgintzako oinarrizko ezagutzak, zurginaren erremintak erabiltzea.
13.–Lorezaintzako produktuak eta erremintak ezagutu eta erabiltzea. Ureztaketa-sarea kontserbatzeko lanak: ureztatzeko instalazioaren mantentze-lanak eta programazioa. Drainatze-sistemak.
14.–Eraikinen eta hiri-altzarien mantentze-lanak. Pintura.
15.–Mekanika. Udalaren makinak, ibilgailuak, erremintak eta lanabesak erabiltzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.
16.–Soldadura. Oinarrizko jarduketak.
17.–Segurtasuna eta osasuna obretan. Laneko arriskuen prebentzioa.
18.–Bide-segurtasuna, obretako balizak eta seinaleak.
19.–Informatika: Word, Excel datu-basea eta posta elektronikoa erabiltzen jakitea.
Iragarkiaren kodea: L2510811
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
