171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

Deialdia, garbitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

Alkatetzaren abuztuaren 7ko 54/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, zeinaren oinarriak jarraian ematen baitira:

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbitzailearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidekoa eta lanaldi osokoa, Etxalarko Udalaren zerbitzura jardun dezan; deialdi honen bidez, orobat, izangaien zerrenda bat osatuko da, ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Etxalarko Udalaren plantillako garbitzailearen lanpostua, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan.

1.2. Lanpostuaren ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta indarrean dagoen araudian zehaztutako moduan, eta halaber jasoko ditu Etxalarko Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua suntsiarazten edo hutsaltzen ahalko du, Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete, edo ez dela behar bezala integratu langile taldean.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetan hautatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio.

1.5. Lanaldi osoa izanen du. Udaleko gainerako langileek urtean duten lanaldia edukiko du, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.6. Hautatzen den pertsonak honako eginkizun hauek bete beharko ditu: eraikin eta lokaletako zoruak eta altzariak garbitzea, eta teknika, lanabes eta produktu egokiak hautatzea haien higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko, laneko segurtasun eta osasunaren arloan aplikatzekoak diren arauekin bat; baita, orokorrean, gaur egun nahiz etorkizunean lanpostuaren mailari egokitzen zaizkion lanak ere (etorkizunean egokitzen zaizkionak, ofizio eta lanbideen eta maneiatzen diren erreminta eta lanabesen bilakaeraren ondorioz eta antolakuntza sistemetan eta egiten diren zerbitzuen osagaietan izaten diren aldaketen ondorioz, eta, orobat, zerbitzua dela-eta agintzen zaizkionak).

1.7. B1 hizkuntza-eskakizuna izanen du (ahozkoa eta idatzizkoa), Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Erakunde ofizial baten ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazioren bat.

1.8. Lanpostua eskuratzen ez duten izangai gaindituekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda bat osatuko da, eta Etxalarko Udalean sortzen diren beharretarako erabiltzen ahalko da.

Izangaiak kontratatzeko, zorrotz jarraituko zaio hautaprobak gainditu dituzten izangaien puntuazio-hurrenkerari.

1.9. Oinarri hauetan ezartzen ez den orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, hura garatzeko eta betearazteko emandako erregelamendua, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.

Halaber parte hartzen ahal dute espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Titulu hauetako bat edukitzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean: Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisikoa nahiz psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.

f) Euskarazko B1 maila egiaztatzea (ahozkoa eta idatzizkoa), hizkuntza-eskola ofizial batek emandako gaitasun-ziurtagiria edo baliokidetzat onartutako titulazio bat aurkeztuz.

g) B motako gidabaimena izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, baita hautapen-prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Eskabideak aurkeztea.

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea aurkeztu beharko da Etxalarko Udaleko erregistro orokorrean, bai bertara joanda (Andutzeta kalea 15, 2.a, Etxalar) bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitartekoren bidez, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da aurkezteko epea.

Eskabideak I. eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira. Bertan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Parte hartzeko eskabidea elektronikoki Etxalarko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten bada, Udalaren Egoitza Elektronikoa erabili behar da (https://egoitzaelektronikoa.etxalar.eus).

Eskabidea aurkezten bada Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako beste erregistro batean, horren berri emanen da, eta Etxalarko Udalari posta elektroniko bidez (udala@etxalar.eus) adieraziko zaio dokumentazioa zein erregistrotan aurkeztu den.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik. Gainera, horren berri emanen zaio Etxalarko Udalari, posta elektroniko bidez (udala@etxalar.eus).

Eskabideek baldintza hauek bete beharko dituzte baztertuak ez izateko:

a) Izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

b) Lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduei buruzko datuak jaso beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskabidean adierazten ez direnak eta behar bezala egiaztatzen ez direnak.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo baliokidea den nortasun-agiriaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdi honetako 2.1.c apartatuan eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.

c) Izangaiak lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia aurkeztuko dira (jatorrizkoarekin batera ekarri behar da, konpultsatzeko), baita ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak ere.

d) Eskatutako euskara-mailaren gaitasun-agiriaren kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztu behar da konpultsatzeko), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat hartzen den beste tituluren batena.

e) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Aurreko apartatuetan ezarritakoa betetzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

3.5. Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzeko agiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Etxalarko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxalar.eus).

4.2. Inor baztertu ez bada, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.3. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Etxalarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere esku daukana azterturik, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ikusiz gero, interesdunek galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.

4.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, 39/2015 Legearen 41. artikuluari jarraikiz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea).

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Xabier Etxarte Miquelestorena, Etxalarko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Leire Olagarai Goienetxe, Etxalarko Udaleko alkateordea.

1. epaimahaikidea: Itxaso Aleman Damboriena, Bortzirietako, Malerrekako eta Bertizaranako garapenerako agentea.

Ordezkoa: Izaskun Abril Olaetxea, Baztan, Zugarramurdi eta Urdazubiko garapenerako agentea.

2. epaimahaikidea: Xabier Telletxea Iratzoki, Etxalarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: María Ángeles Agirre Txoperena, Etxalarko Udaleko administraria.

3. epaimahaikidea: Itziar Torres Córdoba, Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko administraria.

Ordezkoa: Estíbalez Echarte Miquelestorena, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administraria.

Idazkaria: Izaskun Gortari Sein, Etxalarko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Jose Larrayoz Ariztegi, Lesakako Udaleko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko idazkariak eginen ditu dagozkion aktak, eta epaimahaikideek sinatuko dituzte.

5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak.

Halaber, izangaiek epaimahaiko kideak errekusatzen ahalko dituzte, baldin eta aipatutako egoerak gertatzen badira, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Epaimahaia aldatzen bada abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla-eta, horren berri emanen da izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Oposizio-lehiaketan, gehienez 100 puntu eskuratzen ahalko dira osotara; haietarik 30 puntu lehiaketaldiari dagozkio, eta 70 puntu oposizioaldiari.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun-agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak Etxalarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxalar.eus) argitaratuko ditu lortutako behin-behineko kalifikazioak, eta hiru egun balioduneko epea emanen du alegazioak aurkezteko. Alegazioak ebatzi ondoren, halakorik bada, web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko dira behin betiko kalifikazioak, hurrengo ariketa eginen den leku, egun eta orduarekin batera.

Epaimahaiak, ariketa batzuk edo guztiak egun berean egitea erabaki dezake, aukeran.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

Probak egiteko ezin izanen da inolako testurik kontsultatu, ezta kalkulagailurik, telefono mugikorrik edo bestelako material teknologikorik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.

Izangai batek kopiatzen badu, edo ez baditu betetzen azterketa egiteko ezarritako arauak, zuzenean baztertuko da oposizio-lehiaketatik, eta ezin izanen du lanpostura eskuratu.

7.–Lehiaketaldia (30 puntu).

Lehiaketaldia ez da baztertzailea, eta haren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea. Betiere, merezimenduek zuzeneko lotura izan behar dute deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin. Gehienez ere 30 puntu emanen dira.

Epaimahaiak jarraian adierazten den baremoaren arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, eta jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliko dira horretarako. Halakoak aurkeztu ezean, ez dira kontuan hartuko.

7.1. Lanbide-esperientzia (20 puntu gehienez):

1.–Udaletan emandako zerbitzuak, garbitzailearen lanpostuan: 4 puntu urteko.

2.–Garbitzailearen lanpostuan beste toki-erakunde batzuetan emandako zerbitzuak eta tokiko sektore publikoko beste erakunde edo entitate batzuetan emandako zerbitzuak, baldin eta haiek administrazio publikoaren kontzeptuan sartzen badira, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta harekin bat datozen xedapenen arabera: 2 puntu urteko.

3.–Beste administrazio publiko edo enpresa pribatu batzuetan emandako zerbitzuak, garbitzailearen lanpostuan: puntu bat urteko.

Zerbitzuak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu beharko dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera-eguna eta bukaera-eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota. Baldin deialdia egiten duen toki-erakundeari berari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

7.2. Prestakuntza osagarria (10 puntu gehienez):

Lanpostuari dagozkion gaiei buruzko prestakuntza, hobekuntza eta espezializazioko ikastaroak, erakunde eta zentro ofizialek emanak edo homologatuak, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzako ekintzak, baldin eta deialdia argitaratu aurreko 10 urteetan egin badira; prestakuntza-ordu bakoitzeko: 0,25 puntu.

Prestakuntzako merezimenduak frogatzeko, dagokion erakundeak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagirian datu hauek agertu beharko dira: ikastaroaren iraupena eta izena, eta emandako ikasgaiak. Programa edo eskola-orduen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Atal honetan ez dira baloratuko 5 ordutik beherako iraupena duten ikastaroak, ez eta titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ere (unibertsitatekoak nahiz unibertsitatetik kanpokoak).

Atal honetako merezimenduak baturik, gehienez 10 puntu eskura daitezke.

7.3. Aurreko ataletan ezarritako merezimenduak zenbatzeko, lehiakideak lan egin zuen Administrazio Publikoaren edo legez eratutako enpresa pribatuaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta kontuan hartuko dira egindako zerbitzuak, bai lan araubidean (finko nahiz aldi bateko gisa), bai administrazio araubidean (bitarteko gisa nahiz lanpostuaren jabe izanik). Ziurtagiri horietan, egindako lan mota, lanpostuaren maila, lanaldi mota/iraupena eta kontratazio horren iraupena adierazi beharko dira.

Ziurtagiriak aurkezten ez badira, edo, aurkeztu arren, aurreko paragrafoan adierazitako datu guztiak agertzen ez badituzte, ez dira kontuan hartuko alegatutako merezimenduak.

Frogatutako lan-eskarmentuak ez badu urte osorik egiten, dagokion proportzioa aterako da, hilabete osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, hilabete oso batekoa izan beharko du gutxienez.

Lanaldia osoa ez bada, kasuan kasuko proportzioa kalkulatuko da orduan ere.

Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruzko azalpen eta datu osagarriak.

Merezimenduak baloratzean, kontuan hartuko dira soilik deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Lehiaketaldia bukatutakoan, Etxalarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxalar.eus) argitaratuko da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

Merezimenduen balorazioaren kalifikazioen aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte hiru egun balioduneko epean.

8.–Oposizioaldia (70 puntu).

8.1. Oposizioak bi proba izanen ditu: bat teorikoa eta beste bat praktikoa. Plika-sistema erabiliko da.

Oposizioan 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako ariketa hauek izanen dira:

–Lehen ariketa: teorikoa (baztertzailea). II. eranskinean adierazitako gai-zerrendako gaiei buruzko test gisako hainbat galdera erantzun beharko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira. Bazterturik geldituko dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den. Ongi erantzundako galdera bakoitzak 0,5 puntu balioko du. Oker erantzundako galderengatik 0,10 puntu kenduko zaizkio azterketaren guztizko puntuazioari.

Epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioekin, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxalar.eus), eta hiru egun balioduneko epea emanen du erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko. Behin erreklamazio edo alegazio horiek ebatzita, halakorik bada, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira behin betiko kalifikazioak, eta hurrengo ariketa egiteko eguna, ordua eta lekua adieraziko dira, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

–Bigarren ariketa: praktikoa (baztertzailea). Proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, egun batean edo zenbait egunetan, lanpostuarekin zerikusia dutenak, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoak. Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira. Bazterturik geldituko dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa horretako probak egun bakarrean ala gehiagotan eginen diren, bai eta zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

Epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioekin, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.etxalar.eus), eta hiru egun balioduneko epea emanen du erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko. Behin erreklamazio edo alegazio horiek ebatzita, halakorik bada, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira behin betiko kalifikazioak.

8.2. Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarraren bidez eginen dira. Izangaiek nortasun-agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiriren bat eraman beharko dute, eta oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez direnak.

8.3. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

8.4. Berdinketarik izanez gero oposizio-lehiaketaren azken emaitzan, proba praktikoan puntu gehien lortzen dutenen alde joko da.

9.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen-proposamena.

Azken kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Etxalarko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, batuta izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak ere, eta Etxalarko Udaleko Alkatetzari igorriko dizkio, espediente osoarekin batera, oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta puntuazio handienarekin gainditutako izangaiaren aldeko izendapen-proposamena. Izendapen-proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.

10.–Agiriak aurkeztea.

10.1. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko deklarazioa, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua, eta ez dela kendua izan inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik.

Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.

b) Osasun-ziurtagiria, lanpostuan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikikorik edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

Osasun-azterketa horretan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak ezin izanen dira langile finko izendatu.

c) Desgaitasun aitortua duten izangaiek, gainera, egiaztagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko ezen desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin; balorazio- eta orientazio-talde eskudunek eman beharko dute frogagiria.

d) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza begiratuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

e) Hala behar badu, Etxalarko Udalak eskatzen dituen agiri osagarriak.

10.2. Aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatuak izan eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiekeen erantzukizuna.

10.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, lanpostua beteko du 9. oinarrian aipaturiko gaindituen zerrendan ondo-ondotik datorren izangaiak. Harekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

11.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Hautapen-prozesua bukaturik, eta proposatutako izangaiak aurreko 10.1 oinarrian aipatutako agiriak aurkezturik, proposatutako izangaia Etxalarko Udaleko lan-kontratudun langile finko (zerbitzu anitzetako langilea) izendatuko du Alkatetzak.

11.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean, gehienez, hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, epe horretan ez badu jabetza hartzen, izendapenak dakartzan eskubide guztiak galduko ditu, 10.2 oinarrian ezarritako moduan eta ondorio berekin. Halakorik gertatzen bada, 10.3 oinarrian xedaturikoari jarraikiko zaio.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1. oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat prestatuko da probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.

Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.

Izangaiei dei egiten zaienean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko, kontuan hartuko da zer ezartzen den Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte, eta frogatzen badute desgaitasuna bateragarria dela dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin.

13.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Etxalarko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen lagapena eginen da legeak xedaturiko kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barne dela Etxalarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitara ematea.

–Titularrek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta haren aurka egiteko eta datuak eramateko, Etxalarko Udalaren bulegoetara joz edo udal web-orriaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, eta oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.

Etxalarren, 2025eko abuztuaren 7an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_E.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Administrazioko gaiak.

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. II. titulua, Udalerria. V. titulua, Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak.

2.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua, I. kapitulua: udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola.

3.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

4.–Etxalarko geografia. Berako mugak. Etxalarko kaleak, auzoak, alderdiak eta eraikin bereziak.

Lanbideko gaiak.

1.–Oinarrizko kontzeptuak garbiketari eta zoru motei buruz, eta zoruen fitxa teknikoak.

2.–Garbiketa-prozesu bateko elementuak:

–Garbiketa, zikinkeria, desinfekzioa eta higienea.

–Altzariak: motak, eta behar duten tratamendua.

–Komunen garbiketa: komunen, osagarrien eta ispiluen higienizazioa eta desinfekzioa.

–Garbitzeko lanabesak eta/edo erremintak: motak eta erabiltzeko moduak.

–Erraz erabiltzen diren aparatu elektromekanikoak: xurgagailuak eta antzekoak.

–Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

–Produktu kimikoak garbiketan: tipologia, ontziak, etiketak, datu-fitxak, piktogramak eta ohartarazpen-hitzak, zuhurtasun-gomendioak, dosifikazioa, biltegiratzea, manipulazioa eta ontziz aldatzea.

3.–Administrazioaren eraikinak garbitzea: administrazio-eremuak, bulegoak, ikasgelak eta laborategiak, egongelak eta itxarongelak, atarteak eta korridoreak.

4.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzeko teknikak: kanpoko eta barneko garbiketa.

5.–Garbiketa-lana antolatzea: eginkizunak, denbora eta espazioa.

6.–Zoruak, paretak eta sabaiak garbitzeko prozedurak eta teknikak: erratza pasatzea, lanbasa pasatzea, xurgatzea, garbitzea, hautsa kentzea.

7.–Laneko arriskuen prebentzioa: arrisku motak eta prebentzio-neurriak garbiketa-lanetan; norbera babesteko ekipamenduak.

8.–Garbiketaren alderdi ekologikoak. Hondakinen gaikako bilketa: sailkapena eta tratamendua.

Iragarkiaren kodea: L2510685