2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
2025erako lan publikoaren eskaintza
Alkatetzaren abuztuaren 14ko 132/2025 Ebazpenaren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako lanpostu hauek eskaintzen dira:
Izaera: funtzionarioa. Plaza kopurua: 1. Lanpostuaren zenbakia: 6. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2. Sarbidea: lekualdatze-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025ean.
Izaera: lan-kontratuduna. Plaza kopurua: 1. Lanpostuaren zenbakia: 16. Hezitzailea. Maila: C. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026 bitartean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Donezteben, 2025eko abuztuaren 14an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2510984