171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (35 zenbakiduna), D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna eta tokia

Ablitasko Udaleko alkateak, abuztuaren 7ko 2025-0242 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Argitara ematen da atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren 35 zenbakidun plaza (udal kiroldegia), D mailakoa, betetzeko hautaprobetan izangai onartuen zerrenda eta lehen proba egiteko eguna, bat etorriz 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6koan, argitaratutako deialdiarekin.

Onartuak:

ANTÓN SANTOS NATIVIDAD

Baztertuak: inor ez.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda deialdi honetan: atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Ablitasko Udalaren plantilla organikoko 35 zenbakiduna (udal kiroldegia), oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Lehendabiziko proba 2025eko irailaren 18an izanen da, 09:00etan, Ablitasko udaletxean.

Bigarrena.–Aipatutako zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Ablitasko Udalaren plantilla organikoko 35 zenbakiduna (udal kiroldegia), betetzeko.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2510693