171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen oposizio faseko behin betiko emaitzen aurka: deialdia, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erizainen 248 plaza, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 13ko 351E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdi bat, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erizainen 248 plaza, gehienez, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdiaren oposizio faseko behin betiko emaitzen aurka gora jotzeko errekurtso batzuk aurkeztu dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, dei egiten zaie interesdun diren guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Interesdunek jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, erregistro orokor elektronikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) eskatu beharko da aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko. Horretarako, eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, bertan jasotzeko eskatutako dokumentazioa.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoko burua, Itziar Albizu Uriguen.

Iragarkiaren kodea: F2510740