1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1776/2025 EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen honetan antzemandako akatsa: "1553/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena. Haren bidez xedatzen da Maider Pérez de Villarreal Zufiaurrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea –D sekzioko 166/2025 zenbakidun prozedura laburtua duen errekurtsoa– Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea". Ebazpena 2025eko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2025eko uztailaren 23an emandako 1553/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau xedatu zen: Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea Maider Pérez de Villarreal Zufiaurrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea –D sekzioko 166/2025 zenbakidun prozedura laburtua–.
Akatsak antzeman direnez ebazpen horren bigarren apartatuan, hau da, interesdunei ezarritako epatzean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da apartatu horretako akatsa zuzentzea, eta zuzenketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitaratzea.
Horiek horrela, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak (estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsi zituen, eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki batek aldatu) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea 2025eko uztailaren 23ko 1553/2025 Ebazpenaren bigarren apartatuan, hau da, interesdunei ezarritako epatzean atzemandako akats zuzenketa. Ebazpen horren bidez, Maider Pérez de Villarreal Zufiaurrek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea –D sekzioko 166/2025 zenbakidun prozedura laburtua– Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatu zen.
Zuzendu egiten da ebazpen horretako bigarren apartatua, zeinean honako hau xedatzen baita: "Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49. artikuluaren babesean, dei egiten zaie sarbide lehiaketara aurkeztu ziren izangai guztiei, interesdun diren aldetik, egoki baderitzote M Sekzioko 184/2025 Oinarrizko Eskubideen Prozeduran demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1 zenbakiko Epaitegian, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita".
Beraz, bigarren apartatu hori honela idatzita geldituko da:
"Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioaren 29/1998 Legearen 49. artikuluaren babesean, dei egiten zaie unibertsitateko irakasle titularren kidegoko 29 lanpostutara sartzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025eko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez onetsitako sarbide lehiaketara aurkeztu ziren izangai guztiei, interesdun diren aldetik, egoki baderitzote D Sekzioko 166/2025 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2 zenbakiko Epaitegian, bederatzi egun balioduneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera".
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegira igortzea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 19an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2511048