17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

619E/2024 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, 2025eko deialdiaren oinarriak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko.

Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 13.1 artikuluan ezarrita dago ezen Nafarroako Foru Komunitatean ehiza lizentzia lehen aldiz eskuratu ahal izateko aurretik gainditu beharko direla gaitasun probak eta ehizarekin lotutako gaiei buruzko azterketak.

Gaitasun proba horien baldintzak eta edukia ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan garatu ziren, dekretu horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua. Besteak beste, aipatzen du beharrezkoa dela prestakuntza ikastaro bat egitea, eta ezartzen du nahitaezkoa dela gaitasun probak honako hauei buruzko ezagutzak jasotzea: ehizaren lege arloko alderdiak, basa faunari buruzko ezagutza, ehizari eta segurtasunari buruzko metodoak, eta ehizarako arteak eta bitartekoak eta horien erabilera.

Xedapen horiek betez, bidezkoa da ezartzea zein diren aurtengo deialdiak eta baldintzak, ehizan estreinakoz aritu nahi dutenek froga dezaten beren ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak dituztela.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2025eko deialdia.

2. Onestea deialdi hori arautuko duten oinarriak eta betebeharrak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

ERANSKINA.–2025EKO DEIALDIAREN OINARRIAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO EHIZARAKO LEHENBIZIKO LIZENTZIA ADMINISTRATIBOA LORTZEKO BEHARREZKO GAITASUN PROBAK EGITEKO

1. oinarria.–Xedea.

Ebazpen honen xedea da ehizarako gaitasun ziurtagiria lortzeko prestakuntza ikastarorako eta probetarako deialdia egitea. Ziurtagiri hori beharrezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen du lizentzia hori).

Izangai bakoitzak bi deialdi izanen ditu ehizarako gaitasun proba gainditzeko. Probara aurkezteko, nahitaezkoa da prestakuntza ikastaroa egitea.

2. oinarria.–Izen-ematea.

Izena emateko epea:

Lehenbiziko lizentzia lortzeko beharrezko gaitasun probetan inskripzioa egiteko epea, bai lehen deialdian eta bai bigarrenean, baita aldez aurretiko prestakuntza ikastaroa egiteko ere, bakarra izanen da, eta 15 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkezteko tokia:

Honela aurkezten ahal dira izena emateko agiriak:

–Erregistro telematikoaren bidez, https://www.navarra.es/eu/ingurumena webgunean, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxaren estekara sartuta, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695

–Aurrez aurre, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren beste edozein erregistro-bulegotan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bestelako bideren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Izena emateko dokumentazioa:

a) Prestakuntza ikastaroa eta/edo azterketa egiteko inskripzio-orria, deialdi honen eranskineko ereduaren araberakoa.

b) Nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen, bisaren edo atzerritarren nortasun-txartelaren fotokopia.

c) Azterketa egiteko 12,48 euroko tasa ordaindu dela ziurtatzen duen ordainketa-gutuna. Tasa hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean ezarrita dago.

Tasa ordaindu izanaren frogagiria aurkezteak ez du inola ere aldatuko inskripzio-orria behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa ez bada ordaintzen, izangaia baztertu eginen da.

Ikastaroa edo azterketa ez egiteak ez du tasa itzultzeko eskubiderik sortuko.

d) Hala badagokio, probak egokitzeko eskaera justifikatzen duten egiaztagiriak.

Eskaera-orria eta ordainketa-gutuna eskuragarri egonen dira Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ehiza-azterketa-egiteko-deialdia?pageBackId=7571695.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan jasotzen ahalko dira (Gonzalez Tablas kalea 9, Iruña).

3. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-oholean argitaratuko da (Gonzalez Tablas kalea 9).

Bazterturik gelditzen direnek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Azterketara aurkezteko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda eta azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-oholean argitaratuko dira (Gonzalez Tablas kalea 9, Iruña).

Lehen deialdiko azterketa egin eta gero, emaitzak eta bigarren deialdiko azterketan onartutakoen zerrenda argitaratuko dira, baita bigarren azterketa zer egunetan, zer ordutan eta noiz eginen den ere.

Zerrenda horiek "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695.

Orobat, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren iragarki-oholean argitaratuko dira (Gonzalez Tablas kalea 9, Iruña).

4. oinarria.–Prestakuntza ikastaroa.

Ikastaroaren helburua da "Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburuak (2013ko bertsioa)" eta "Galderen liburuak (2016ko bertsioa)" dituzten edukiak lantzea, baita izangaiei eskuliburua ulertzen laguntzea ere, ezagutza handitu eta azterketa gainditu dezaten. Halaber, ezagutza batzuk eman nahi dizkie parte-hartzaileei, etorkizunean ehiza-jardueran ari direnean baliagarriak izanen zaizkienak.

–Gaitasun probak gainditu nahi dituzten izangai guztiek nahitaez egin behar dute ehiza arloko prestakuntza ikastaroa.

Prestakuntza ikastaroa egin izanaren ziurtagiria daukaten izangaiek (2008. urtetik hona lortua behar du izan) ez dute prestakuntza ikastaroa berriz egin beharrik, baina eskubidea izanen dute ikastaro hori ikasgela birtualaren bidez egiteko.

–Ikastaroa online modalitatean eginen da.

Eskatzaileei posta elektronikoaren bidez bidaliko zaie nola sartu behar duten ikasgela birtualera, izen-ematea baliozkotu ondoan. Ikasgela birtuala erabiltzeko jarraibideak eskura egonen dira "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695.

–Ikastaroa egiten dutenek ziurtagiri bat jasoko dute. Ziurtagiri hori nahitaezkoa da azterketara aurkeztu ahal izateko.

–Ikastaroa bukatu eta ziurtagiria lortzeko gehieneko epea azterketa egin baino 10 egun natural lehenago bukatuko da.

–Azterketa-deialdi bakoitzean onartutako pertsonen behin-behineko zerrendak behar besteko aurrerapenaz argitaratuko dira. Erreklamazioak egiteko bi egun balioduneko epea izanen da, zerrendak argitaratzen direnetik. Ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

5. oinarria.–Probak egitea.

Probaren deskribapena:

Prestakuntza ikastaroa egin izanaren ziurtagiria eskuratzen duten izangaiek bakarrik egiten ahal dute azterketa.

Izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo nortasuna egiaztatzeko legez onartutako beste edozein agiri eramanen dute azterketara, eta tinta beltzeko edo urdineko boligrafoa.

Azterketatik bazterturik geldituko dira adierazten diren egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo identitatea behar bezala frogatzen ez dutenak.

Azterketan test moduko 30 galdera izanen dira, teorikoak, idatziz erantzutekoak, kalifikazio epaimahaiak aldez aurretik aukeratuak 500 galderaren artean.

Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute, eta erantzun oker bakoitzarengatik 1/3 puntu kenduko dira. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere.

"Gai" kalifikazioa lortzeko beharrezkoa izanen da gutxienez 15 puntu lortzea.

Proba hori egiteko, ordubete izanen da.

Azterketa egitean ezin da erabili kalkulagailurik, telefono mugikorrik, smartwatch gailurik edo beste material edo gailurik, tinta beltz edo urdineko boligrafoa ez bada.

"Nafarroako ehiztarien azterketa prestatzeko eskuliburua (2013ko bertsioa)" eta "Galderen liburua (2016ko bertsioa)" eskura daude "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695

Izangai bakoitzak bi deialdi izanen ditu proba gainditzeko.

Probak egiteko eguna eta tokia:

–Lehendabiziko deialdia: 2025eko martxoaren 29an.

–Bigarren deialdia: 2025eko maiatzaren 10ean.

Deialdi bakoitzean onartzen diren pertsonen zerrendan zehatz-mehatz adieraziko da izangai bakoitzak zer ordutan agertu behar duen.

Probak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan eginen dira (González Tablas kalea 9, Iruña).

Izangai guztiek dute bi deialdietara aurkezteko eskubidea, baldin eta prestakuntza ikastaroa egin izanaren ziurtagiria deialdi honetan adierazitako epeetan lortzen badute.

6. oinarria.–Gaindituen zerrenda eta erreklamazioak.

Proba kalifikatu ondoan, lehen deialdian nahiz bigarrenean, epaimahaiak izangaien emaitzak zerrenda batean argitaratuko ditu, "Ehiza-azterketa egiteko deialdia" fitxan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695.

Orobat, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko ditu (Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña).

7. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Cristina Arana Marquina andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Kudeaketarako Ataleko burua.

Ordezkoa: Fermín Olabe Velasco jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Epaimahaikidea: M.ª Carmen Primo Alfageme andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Kudeaketarako Ataleko teknikaria.

Ordezkoa: Esperanza Ursúa Sesma andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ehiza Kudeaketarako Ataleko teknikaria.

Idazkaria: María Rosario Erviti Esparza andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko administraria.

Ordezkoa: María García López De Arana andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko administraria.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

EHIZA LIZENTZIARAKO AZTERKETAN IZENA EMATEKO ESKAERA.
2025. URTEA

(Idatzi letra larriz, eta bete dena osorik)

Izen-deiturak

NANa

Helbidea

Kalea Zenbakia Solairua

Herria

Posta kodea

Telefonoa

Posta elektroniko pertsonala, ikastarorako erabiliko dena

Esan, aurreko urteetan prestakuntza ikastaroa egin duzun edo ez (X bat jarri dagokion tokian). Baiezkoan, esan zer urtetan

BAI Urtea: EZ

Proba egiteko hautatutako hizkuntza

Gaztelania

Euskara

Adierazi proba idatzirako nolabaiteko egokitzapenik behar duzun

BAI EZ

Baiezkoan, labur deskribatu egokitzapen horrek nolakoa behar duen izan:

Azaltzen dut Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko 2025eko deialdiko oinarriak oso-osorik onartzen ditudala.

Horregatik eta aipatu deialdian eskatzen den dokumentazioa erantsita (NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia, azterketa tasaren ordainketa-gutuna eta, kasua bada, probak egokitzeko eskaera justifikatzen duten agiriak).

ESKATZEN DUT izena ematea PRESTAKUNTZA IKASTAROA (ikus oin-oharra) eta GAITASUN AZTERKETA egiteko, ehizarako lehendabiziko lizentzia edukitzeko beharrezkoa den gaitasun ziurtagiria eskuratzeko.

.............................................(e)n, 2025eko ................aren ........(e)(a)n.

Eskatzailearen sinadura

ARGIBIDEAK ESKATZAILEARENTZAT:

–Prestakuntza ikastaroa egiteko jarraibideak eta 1. deialdiko zein 2. deialdiko azterketa egiteko izangai bakoitzari ezarriko zaion tokia eta ordua esteka honetan argitaratuko dira:

https://www.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-realizar-el-examen-de-caza?pageBackId=7571695

–Prestakuntza ikastaroa egitea nahitaezkoa da azterketara aurkeztu ahal izateko. Prestakuntza ikastaroa egin izanaren ziurtagiria eskuratzen duten izangaiek bakarrik egiten ahal dute azterketa.

–Prestakuntza ikastaroa 2008. urtetik aurrera egin eta bertaratze ziurtagiria lortu duten izangaiek ez dute ikastaroa egin behar deialdi honetan.

–Ikastarora edo azterketara ez joateak ez du tasa itzultzeko eskubiderik sortuko.

Oharra: Eskaera-orria eta ordainketa-gutuna esteka honetan daude eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ehiza-azterketa-egiteko-deialdia?pageBackId=7571695. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan ere jaso daitezke (Gonzalez Tablas kalea 9, Iruña).

Izena emateari buruz kontsultak egiteko, bidali mezu elektroniko bat caza@navarra.es helbidera edo deitu 848 42 67 33 telefonora.

Ikastaroari buruzko kontsultak egiteko, idatzi mezu elektroniko bat aulacaza@navarra.es helbidera.

Iragarkiaren kodea: F2500210