17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 35.830,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.499.266,58 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 35.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.570.096,58 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.202.286,58 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 313.310,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.500,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 5.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.570.096,58 euro.

Noainen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.

Iragarkiaren kodea: L2500397