17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten. Epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari.

Antzinen, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Oihana Beraza Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: L2500636