1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
162/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen baita Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Oarriz" izeneko 1,1 MW-eko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.
1. Aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko urtarrilaren 16an, Believe In Change SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen "Oarriz" izeneko 1,1 MW-ko eguzki-planta fotovoltaikoa, lurrean instalatuko dena, eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegiturak egiteko, Atezko udal mugartean.
Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki-instalazioak 2,61 hektarea hartuko ditu, eta udalerri horretako 1. poligonoko 5. lurzatian kokatuko da. Proiektua, oro har, elementu nagusi hauek osatzen dute:
–Bi aldeko 2.619 modulu fotovoltaiko, Trunsun Solar TSBHM-144HVG modelokoak, 540 Wp-koak edo antzekoak, 97 egitura finkoren gainean instalatuak eta 97 katetan banatuak (kate bakoitza serieko 27 modulukoa da), guztira 1.414,26 kWp-ko puntako potentziarekin.
–5 inbertsore, SUNGROW SG250HX motakoak edo antzekoak, horietako bat 100 kW-era mugatuta, guztira 1,1 MWn-eko potentzia izendatuarekin.
–Behe-tentsioko lur azpiko konexioa, inbertsoreetatik transformazio-zentrora, zeinak hormigoizko etxola aurrefabrikatu bat baitauka erdi-tentsioko gelaxketarako, bai eta aire zabaleko 0,6 kVA-ko transformadore bat ere, babes-hesi metaliko batekin, sortutako energiaren tentsioa 8800 V-etik 13,2 kV-era igotzeko.
–Lur azpiko ebakuazio-linea, 13,2 kV-ekoa (461 metro), transformazio-zentrotik banaketa-sarearekiko konexio-puntura (lehendik dagoen Ultzama-Ostitz ETALa).
2. Kontsulten tramitea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikulua aplikatuz (errege dekretuak energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa- jarduerak arautzen ditu), eskaera jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, iragarkia paratuta 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8koan, eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Era berean, informazioa Atezko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan bere ediktu-taulan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.
Ez da alegaziorik jaso.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, aurreproiektuaren separatak bidali zitzaizkien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Atezko Udala | X | 2024-11-15 |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X | 2024-02-12 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | X | 2024-02-12 |
Zainketa Zerbitzua (Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia) | | |
Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia (AESA) | X | 2024-02-14 |
Araudi beraren arabera, aipatutako txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion.
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean laburbiltzen dira.
3. Proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen ebaluazioa.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 87E/2024 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen ukipenen ebaluazioa egin zen, eta ingurumen ebazpenean bertan jasotako zehaztapenak bete beharko dira.
4. Lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzea.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 391E/2024 Ebazpenaren bidez, proiekturako lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, eta hirigintza ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko dira.
5. Aurretiazko administrazio-baimenaren proposamena.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, Believe in Change SLren gaitasun legala, teknikoa eta ekonomikoa egiaztatu da.
Bestalde, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, Believe In Change SLk banaketa-sarearen kudeatzailearen baimena du sarbidea eta konexioa egiteko proiektatutako konexio-puntuan.
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aurretiazko administrazio-baimena ematea Believe In Change SLri, energia elektrikoa ekoizteko "Oarriz" eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aurretiazko administrazio-baimena ematea Atezko udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Oarriz" izeneko 1,1 MW-eko potentzia instalatuko eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta hari lotutako transformazio- eta ebakuazio-azpiegituretarako.
2. Aurretiazko administrazio-baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat. Orobat, kontuan hartu beharko da tokiko partaidetzarako eskaintzaren gainean xedatuta dagoena 4/2022 Foru Legearen 36. artikuluan (4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa). Izan ere, partaidetza nahitaezkoa da sorkuntza berriztagarrirako proiektua lurzoru publikoan dagoenean.
3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, eta Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Believe In Change SLri eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabete iragan baino lehen, errekurtsoan espedientearen kodea adierazita.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Atezko Udalari eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira jarraian:
1. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2024ko otsailaren 12ko txosten batean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazten du ez dagoela ukipenik atal horren eskumeneko gaietan.
2. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
2024ko otsailaren 12ko txosten batean, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak jakinarazten du ez dagoela inolako aztarnategi arkeologikorik katalogatuta. Halere, gogorarazten du ezen, obrak iraun bitartean hondakin arkeologikoren bat agertzen bada, berehala jakinarazi behar dela.
3. txostena.–Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia.
2024ko otsailaren 14ko txosten batean, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak adierazten du ez duela eskumenik bere administrazioak edo beste administrazio publiko batzuek beren eskumenen esparruan eman ditzaketen baimenei buruzko iritzia emateko.
4. txostena.–Atezko Udala.
2024ko azaroaren 15eko txosten batean (epez kanpo jaso zen), Atezko Udalak jakinarazten du udalaren energia-plangintza propioa egiten ari dela, eta horretan ez duela lekurik planteatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuak.
Erantzuna:
Organo eskudunak hirigintzari dagozkion gaiak aztertu ditu, eta ebaluazioa Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 391E/2024 Ebazpena emanez bukatu du, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzen baitira proiekturako.
Iragarkiaren kodea: F2418022