2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2024ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.
Zuñigan, 2025eko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2500628