17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ollarango Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Zinegotziek 513,51 euroko saria jasoko dute, 2024an eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek gastu gisa ordainduko dira, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona aplikatuko zaie.

2. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ollaranen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2500441