2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin ere. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Ollaranen, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2500391