17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2024ko azaroaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2024ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: F. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21.

Lanpostua: administrari laguntzailea, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko Udalen Batasuna. Egoera: jardunean. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %12 (mailakoa); %17,63 (konpentsaziokoa).

Izenen zerrenda

Administrazio-araubidea.

Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. A maila. Lanpostua: Idazkaria/kontu-hartzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

Lan-araubidekoa.

Deiturak eta izena: Moreno Alba, Alfredo. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2015eko urriaren 4a.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da ezen plantilla honen behin betiko onespenaren aurka paratzen ahal dela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin (lege horren bidez arautzen da administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Torres del Rion, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2500473