1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
8D/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena Asociación de Casas y Apartamentos Rurales Valle de Roncal izeneko enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000286; lehengo gordailu zenbakia: NA/385).
Onartu da aipatu elkarte horren desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera María Ángeles Ezquer Aznárez andreak egin zuen, 31/2024/000113 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
2024ko azaroaren 7an egindako batzar orokor bereziak Asociación de Casas y Apartamentos Rurales Valle de Roncal izeneko enpresa elkartea desegiteko erabakia hartu zuen eta, horrenbestez, elkarte horrek nortasun juridikoa galdu du.
Ziurtagiria Elena Conget idazkariak sinatuta dago, M.ª Ángeles Ezquer Aznárez elkarteko buruak ontzat emana.
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2418029