2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Egoitza elektronikoa sortzea
Alkate udalburuaren urtarrilaren 17ko 1/2025 Ebazpenaren bidez, sortu zen Ribaforadako Udaleko egoitza elektronikoa, eta ebazpenaren xedapen zatiak honako hau dio, hitzez hitz:
"Lehenbizikoa.–Ribaforadako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea. Udal honi dagokio haren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa, eta hau izanen da helbide elektronikoa: https://sedeelectrónica.ribaforada.es.
Bigarrena.–Egoitzak bermatuko du eskura dagoen informazioa dela osoa, egiazkoa eta eguneratua, eta behar diren mekanismoak gehituko dira, bermatze aldera komunikazio elektronikoen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna eta trazabilitatea.
Hirugarrena.–Ezartzea egoitza elektronikoak beteko dituela honako hauetan jasotako beharkizunak, edukia eta zerbitzuak: martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 9. artikulutik 12.era (errege dekretu horren bidez onesten da sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua) eta arlo horretako indarreko araudia, eta, orobat, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (lege organiko hori da datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa) eta 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa.
Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan, eta adieraztea egoitza elektronikoa abian egonen dela iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera".
Ribaforadan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2500705