17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2024ko abenduaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakia baten bidez, hasiera batez onetsi zituen Ribaforadako Udalaren 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, eta inork ere ez du aurkeztu haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik.

Beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsi dira, gai horri buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Hortaz, bidezkoa da aurrekontua laburturik argitaratzea, kapituluka. Hona hemen:

a) Ribaforadako Udalaren aurrekontua 2025eko ekitaldirako, biltzen dituena gastuen egoera-orriak (guztira, 5.245.974,63 euro) eta diru-sarreren egoera-orriak (guztira, 5.245.974,63 euro). Kapituluka honela banatzen da:

–DIRU-SARREREN aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 1.058.300 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 230.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.067.012 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak. 2.447.615 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 132.258,63 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 20.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 290.789 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.245.974,63 euro.

–GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.179.385 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.014.475 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 31.305,68 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 312.650 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 629.198,13 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak. 78.960,82 euro.

Gastuak, guztira: 5.245.974,63 euro.

b) Ribaforadako Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2025. urteko aurrekontuaren barnean sartzen diren gastuen (guztira, 124.230 euro) eta diru-sarreren (guztira, 124.230 euro) egoera-orriak. Kapituluka honela banatzen da:

–DIRU-SARREREN aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 57.330 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 66.900 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 124.230 euro.

–GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 111.250 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 10.690 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.040 euro.

Gastuak, guztira: 124.230 euro.

c) Ribaforadako Udalaren Kirol Kontseilua erakunde autonomoaren 2025. urteko aurrekontua, biltzen baititu gastuen (guztira, 165.525 euro) egoera-orria eta diru-sarreren (guztira, 165.525 euro) egoera-orria. Honela dago sailkatuta, kapituluka:

–DIRU-SARREREN aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 78.525 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 87.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 165.525 euro.

–GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 33.620 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 75.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 56.605 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 165.525 euro.

Ribaforadan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2500662