17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Lehendakaritza eskuordetzea espediente jakin batzuk izapidetzeko

Argitara ematen da Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordearen Lehendakaritzaren 2025-0004 Ebazpenaren laburpena, 2025eko urtarrilaren 10ekoa, espediente jakin batzuk izapidetzeko eskumenak eskuordetzeari buruzkoa, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua):

Lehena.–Elsa Urrutia Salinas lehenbiziko lehendakariordeari eskuordetzea espediente guztiak izapidetzeko eta ebazteko eskumena, Kudeaketa Batzordeko lehendakariak prozeduretan esku hartzetik abstenitu behar duenerako, honako hauetan ezarritako arrazoiak direla-eta abstenitu ere: urriaren 1eko 40/2015 Legea (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea (Kontratu Publikoei buruzkoa), edo aplikatzekoa den beste araudi bat.

Lehendakariak eta lehenbiziko lehendakariordeak abstenitzeko arrazoiak badituzte, Aarón Lerga Menía bigarren lehendakariordeari eskuordetuko zaio espediente guztiak izapidetzeko eta ebazteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (lege horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://oriosoain.sedelectronica.es.

Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Lehendakaria, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2500390