2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Iragarkia 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2025eko udal aurrekontua:
DIRU-SARRERAK (eurotan) |
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 184.100,00 |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 6.000,00 |
3. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak | 49.717,00 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 347.696,08 |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 424.452,25 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak besterentzea | 1.000,00 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 371.739,93 |
8. kapitulua | Finantza-aktiboak | |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 1.384.705,26 |
GASTUAK (eurotan) |
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 290.400,00 |
2. kapitulua | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 474.520,49 |
3. kapitulua | Finantza-gastuak | 35.530,66 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 35.250,00 |
5. kapitulua | Kontingentzia-funtsa | |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 454.875,32 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | |
8. kapitulua | Finantza-aktiboak | |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 94.128,79 |
GASTUAK, GUZTIRA | 1.384.705,26 |
Murillo el Fruton, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2500332