2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren ematen den 2025eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zituen, bai eta horietan egindako aldaketak ere, lanpostuok nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.
Iragarkia 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Murillo el Fruton, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: idazkaria. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %31,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa(*). Egoera: hutsik.
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %13,77; mailakoa: %15; arrisku berezikoa: %10; lanaldiaren luzapenekoa: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-egoera: zerbitzu bereziak.
(*) Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusita zer zerbitzu-premia dituen toki-erakunde honek, erabaki da "administrari ofiziala/diruzaina" lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak eta gainerako langileak.
Deiturak eta izena: Jiménez Jiménez, Julen. Kargua: idazkaria. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratua. Zerbitzu aitortuen data: 21-01-2019. Maila: A. Gradua: 1.
Deiturak eta izena: Goñi Marin, Leire. Kargua: administraria. Administrazio-egoera: jardunean. Lan-kontratu mugagabe ez-finkoa. Zerbitzu aitortuen data: 06-03-2017. Maila: C.
Deiturak eta izena: Palacios Bescos, Diego. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 13-03-2017. Maila: D. Gradua: 2.
Deiturak eta izena: Garde Buñuales, Ángel María. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: jardunean. Administrazio-kontratua. Zerbitzu aitortuen data: 04-11-2024. Maila: D. Gradua: 1.
Iragarkiaren kodea: L2500331