17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2025eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. 2024ko azaroaren 26ko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki-taulan eta 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

2025eko ekitaldiko aurrekontua, kapituluka laburturik, honela gelditu da:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 324.684,85 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 79.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.159,02 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 292.955,64 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.387,11 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 140.863,83 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 879.050,45 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 282.403,48 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 115.091,97 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 293.555,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 120.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 68.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 879.050,45 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, paratzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluari.

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2500451