Iragarkia
17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
231/2024 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2025". DDBN identifikazioa: 802665.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 52. artikuluan ("Ehiza sustatzeko neurriak"), beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko.
Azken urteotan, ehiza espezie batzuek (hala nola untxiak, orkatzak eta basurdeak) kalteak egin dituzte nekazaritzako laboreetan, eta horrek arazo ekonomiko eta sozial handiak eragin ditu. Horregatik, komeni da Nafarroako toki-erakundeei sostengua ematea, haiek arduratzen baitira kasuan kasuko ehiza barrutiak kudeatzeaz, aurre egin diezaieten ehizari buruzko foru araudiak horretaz zehazten dituen betebeharrei, eta bultza ditzaten, zeinek bere lurralde eremuan, laboreak babesteko neurri eraginkorrak. Ildo horretan, adierazi behar da ehiztarien tokiko elkarteek badutela izaera berdintsuko eta urteroko dirulaguntzen beste lerro bat, tradizio luzea duena.
Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntza hauek deialdia onestea: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2025".
2. Deialdi honen oinarriak onestea: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2025".
3. 25.000 euroko gastu-konpromisoa onestea, 2025eko gastuen aurrekontuan gaituko den 2024ko partida honen aurrekontu kredituen kargura: 74200/740002/4609/456309, "Toki-erakundeentzako dirulaguntzak habitatak hobetzearren eta ehiza espezieek egindako kalteak prebenitzearren", aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintzarekin.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea.
7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.
8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abenduaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEK ERAGINDAKO KALTEEN PREBENTZIORAKO NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZEN OINARRI ARAUTZAILEAK (2025)
1. oinarria.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman laguntzak Nafarroako toki-erakundeei, zehazki tokiko ehiza barrutiak kudeatzeko ardura dutenei, ehiza espezieek egiten dituzten kalteak prebenitzeko materiala erostearen ondoriozko gastuen zati bat estaltzeko.
2. oinarria.–Laguntzen helburua.
Laguntza hauek helburu dute ehiza espezie batzuek nekazaritza edo baso eremuetan egiten dituzten kalteen arriskua gutxitzea edo murriztea, eremu horiek Nafarroako toki-erakundeek zuzenean kudeatzen dituzten ehiza barrutietan daudenean.
3. oinarria.–Erakunde onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izan daitezke eskaera aurkezteko unean tokiko ehiza barrutiak kudeatzeaz arduratzen diren Nafarroako toki-erakundeak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.
b) Laguntzak emateko ebazpen-proposamena egiten den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, interesdunari jakinarazten zaio eskabidean (II. eranskina) baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsultatzeko.
c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.
d) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zehapenik ezarri ez izana arau-hauste administratibo astun edo oso astunagatik, azken bi edo hiru urteetan, hurrenez hurren, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeari edo ingurumen arloko beste edozein legeri dagokionez, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Ondorio horietarako, adierazitako epearen barruan administrazio bidean irmo bihurtu diren zehapen-ebazpenak bakarrik hartuko dira kontuan.
Eskaeran berean dagoen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztuko da, baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira betekizun horiek, eta deialdia ebatzi arte eutsi beharko zaie.
4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
Diruz lagungarriak izanen dira jarraian zehazten diren inbertsio mota hauengatik 2025ean egindako gastuak, BEZa kanpo:
A) Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.
B) Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
C) Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.
Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.
Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.
Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio-bizitza izan beharko du beti, eta IV. eranskinaren arabera justifikatu beharko da material hori entregatu dela.
Justifikatutako salbuespenetan izan ezik, lurzati jakin baterako sare motako materialak eta babes-hodiak ez dira diruz lagunduko, baldin eta lurzati horrek dirulaguntza jaso badu aurreko bosturtekoan.
5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da 4. oinarrian zehaztutako inbertsio motengatik onetsitako exekuzio materialaren aurrekontuaren %60 adinakoa (BEZa kanpo).
Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.
6. oinarria.–Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.
6.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.
6.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Nafarroako Gobernuaren atariko administrazio publikoetarako zerbitzuen katalogoan argitaratutako deialdiaren fitxan sartu beharko da: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea.
6.3. Eskatzen den dokumentazioa.
–II. eranskina.–Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena.
–III. eranskina.–Eskatutako inbertsioen zerrenda, barne direla babeserako bitartekoak zer lurzatitan jartzea proposatzen den, horien xehetasunak.
–Erakunde eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
Eskaera eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoan, egiaztatuko da oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen diren edo ez. Ez badira betetzen, eskaera 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko da, eta adieraziko da ezen, zuzendu ezean, eskaeran atzera egin dela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
7. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio-irizpideak.
Laguntza emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da.
Eskaeren lehentasun-ordena honako irizpide hauen arabera ezarriko da:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Toki-erakundeen ehiza barrutia edo haren zati bat kalteen prebentziorako plan baten xedekoa izatea | 20 |
2 | Azken 3 urtean baimen bereziak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak eskatu dituzten toki-erakundeak, basurdeek eta/edo untxiek eragindako kalteak kontrolatzeko, kalteen prebentziorako planik izan gabe | 10 |
Eskaerei emandako puntuazioan berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketa hausteko: lehendabizi, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena A neurrietarako; bigarrenik, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena B neurrietarako, eta, bukatzeko, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena neurri guztietarako.
Lehentasun-hurrenkeraren arabera esleituko da dagoen aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.
8. oinarria.–Instrukzio organoa.
Deialdi honetan ezarritako laguntzak emateko prozeduretan, instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio.
9. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.
9.1. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio-irizpide eta -moduen arabera.
Aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, proposatuko da dirulaguntza ematea, edo, deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat ez datozen eskaeren kasuan, dirulaguntza ukatzea.
9.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen-txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.
9.3. Proposatutako laguntzen zenbateko osoa deialdi honetarako aurrekontu partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa baino txikiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa % 65eraino handitzen ahalko da.
10. oinarria.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.
Ebazpen-proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.
Ebazpena arrazoitua izanen da. Ematen den ebazpenaren oinarriak azaldu beharko dira beti.
Ebazpenean, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 7. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi direla, halakorik bada.
Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.
Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta ez bada berariazko ebazpenik eman oinarri arautzaile hauetan dirulaguntzaren prozedura ebazteko ezarritako epea igarotakoan.
11. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
Arau orokorra da ez dela onartuko aldaketarik egitea aurkeztutako eskaeretan.
Edozein aldaketa justifikatu eta eskatu egin beharko zaio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, 2025eko irailaren 1a baino lehen.
12. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.
Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2025eko urriaren 15a izanen da, egun hori barne.
Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.
Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzendu behar zaio.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Hornitzailearen eta toki-erakundearen datu fiskalak jasotzen dituzten gastuen fakturak, onuradunaren izenean egindakoak.
–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.
Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.
–IV. eranskina.–Egindako inbertsioak. Kasuan kasuko laukiak beteko dira babes materialaren xedeko lurzatien zerrendarekin, babesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, artzain elektrikoen kasuan izan ezik.
13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio-iturriak erabiliko ditu, betiere laguntza ordaintzeko unean dagoen informazioaren arabera.
Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.
Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.
Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.
14. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.
Erakunde onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.
Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntzen berri eman beharko zaio organo emaileari.
Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.
Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.
16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.
II. ERANSKINA.–NAFARROAKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZARAKO ESKAERA, EHIZA ESPEZIEEK EGINDAKO KALTEAK PREBENITZEKO (2025)
ESKATZAILEAREN DATUAK:
Toki-erakundea: | |
Ehiza-barrutiaren matrikula: | IFZa/IFKa: |
Helbidea: | |
Herria: | PKa: |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: |
Banku kontua: ES –– ––-–– –– –– ––-–– –– –– ––-–– ––-–– –– –– –– –– –– –– –– –– –– | |
Ehiza espezieek eragindako kalteen prebentziorako Nafarroako toki-erakundeentzako laguntzen 2025eko deialdiarekin loturik, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela, eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditu.
Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.
Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:
–Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
–Beste dirulaguntza bat jasotzen ari dela jarduera bererako (markatu X batez dagokiona):
¨ EZ
¨ BAI. Jarduera bererako beste laguntza bat eskatu badu, zehaztu:
1. Eskatutako zenbatekoa: ..................................................................
2. Laguntza ematen duen entitatea: ....................................................................
–Ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere.
–Ez duela ehizan aritzeko zehapen irmorik edo ingurumen arloko beste arau-hauste batzuen ondoriozko zehapen irmorik, 3. oinarriko 3.d) atalean ezarritakoaren arabera.
–Baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak begira ditzan, frogatzen dutenak ezen eskatzaileak zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoko 10 egun natural iragandakoan.
–Eskaera honek biltzen dituen agirietan dauden datu guztiak egiazkoak direla.
–Baimena ematen duela eskaeran agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabiltzeko.
.........................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
(Eskatzailearen sinadura)
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA |
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es Datuen babeseko ordezkaria: Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira. |
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. |
DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean. |
INTERESDUNEN ESKUBIDEAK Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari. |
DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN Zure eskaerarako beharrezkoa bada, Administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da. |
INFORMAZIO OSAGARRIA Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu |
III. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2025EAN ESKATUTAKO INBERTSIOEN ZERRENDA
ESKATZAILEA: | IFZa/IFKa: |
INBERTSIO MOTA | AZALPENA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | ZENBATEKOA | LABORE MOTA | PREZIOA BEZIK GABE |
GUZTIRA |
(Eskatzailearen sinadura)
.........................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
NANa, abizenak eta izena: ...................................................................................................................
IV. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2025EAN EGINDAKO INBERTSIOEN ZERRENDA
ESKATZAILEA: | IFZa/IFKa: |
INBERTSIO MOTA | AZALPENA | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | ESPARRUA | ZENBATEKOA | NEKAZARIAREN IZENA ETA NANa (*) | DATA ETA NEKAZARIAREN SINADURA (*) | LABORE MOTA | PREZIOA BEZIK GABE | FAKTURA ZK. (**) |
GUZTIRA | |||||||||||
(*) Zutabe hauek soilik bete behar dira A eta B modalitateetako ekintzetarako. (**) Fakturaren zenbakia: eremu horretan, eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren faktura zenbakiak adieraziko dira. | |||||||||||
(Eskatzailearen sinadura)
.........................................(e)n, 20......(e)ko .....................................aren ........(e)(a)n.
NANa, abizenak eta izena: ...................................................................................................................
Iragarkiaren kodea: F2418156
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
