17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko, Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoko eta Oilartegi SLU enpresa publikoaren 2025eko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Lesakan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2500368