17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2025eko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindutakoa.

2024KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA/TALDEA

SARBIDE SISTEMA

LANPOSTUA

MAILAKO
OSAGARRIA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

Administraria

1

AK

C

Merezimendu bidezko egonkortze prozesua

31,77

12

C1

Zerbitzu anitzetako peoia

1

LK

D

Merezimendu bidezko egonkortze prozesua

13,74

12

B1 IDATZIZ

B2 AHOZ

Izenen zerrenda

Administrazio araubidean kontratatutako funtzionarioak.

Sara Quesada Díaz. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %31,77. Antzinatasuna: 2009ko martxoaren 3tik aurrera.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Javier Sarasa Erice. Zerbitzu anitzetako peoia. Maila: D. Lanaldia: %100. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13,74. Antzinatasuna: 2012ko ekainaren 4tik.

Imotzen, 2025eko urtarrilaren 13an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2500469