1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14307E/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, 2024-2025 ikasturterako "Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketaren" deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
72/2016 Foru Dekretuak, irailaren 21ekoak, Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duenak, 14. artikuluan xedatzen du Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloa Nafarroako Foruzaingoaren egituraren arloetako bat dela.
Bestalde, 172/2016 Foru Aginduak, urriaren 11koak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko trafikoaren eta bide segurtasunaren arloaren egitura organikoa garatzen duenak, 5. artikuluan xedatzen du Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloari atxikitako unitatea den Bide Hezkuntzako Taldeari dagokiola "bide hezkuntza sustatzen laguntzen duten jarrera, jokabide eta balioak ikasgeletan eta, ondoren, maila praktikoan sartzea".
Horrez gain, 254/2023 Foru Dekretuak, azaroaren 23koak, barneko, funtzio publikoko eta justiziako departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duenak, 38. artikuluan xedatzen du Barneko Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko Bide Prestakuntzako eta Hezkuntzako Atalaren eginkizuna dela hezkuntza administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan gauzatuko diren bide segurtasuneko hezkuntza ekintzen programazioa egiteko.
Trafiko arauak ikasi eta betetzea sustatze aldera, bai eta gazteak istripuen prebentzioan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko eta ibilgailuak gidatzean erantzukizun, elkartasun eta errespetuaren moduko balioak sustatzeko ere, Nafarroako Foruzaingoko Burutzak, Trafiko Zerbitzuarekin batera, egokitzat jo du "Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketa" onestea.
Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldearen bide hezkuntzako prestakuntza jaso duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako lehen hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetako ikasleei zuzendua da lehiaketa. Bertan, bide hezkuntza hobetzen laguntzen duten jarrera, jokabide eta balioak barneratu direla islatzen duen marrazki edo mikroipuin bat aurkeztu beharko da.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu Hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena izanik Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan, eta 254/2023 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, barneko, funtzio publikoko eta justiziako departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duenak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2024/2025 ikasturteari dagokion "Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketaren" deialdia eta ebazpen honen eranskinean ageri diren oinarri arautzaileak onestea.
2. Ondore horretarako 2.000,00 euroko gastua baimentzea, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Sariak eta lehiaketak" izeneko F42000 F4200 4800 132200 partidaren kargura, betiere behar adinako kreditu egokia badago.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau helaraztea Trafiko Zerbitzuari, Nafarroako Foruzaingoari, Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, egokiak diren ondoreetarako.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abenduaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
OINARRI ARAUTZAILEAK.–BIDE HEZKUNTZARI BURUZKO MARRAZKI ETA MIKROIPUINEN II. LEHIAKETA
1. oinarria.–Xedea.
"Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketak" lortu nahi duena da lehen hezkuntzako ikasleen artean trafiko arauen ikaskuntza eta betetzea sustatzea, bai eta istripuen prebentzioari buruz sentsibilizatu eta kontzientziatu eta ibilgailuak gidatzean erantzukizun, elkartasun eta errespetuaren moduko balioak sustatzea ere.
Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldeak eta Barneko Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuak sustatzen dute lehiaketa, eta Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldearen bide hezkuntzako prestakuntza jaso duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako lehen hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetako ikasleei zuzendua da. Bertan, bide hezkuntza hobetzen laguntzen duten jarrera, jokabide eta balioak barneratu direla islatzen duen marrazki edo mikroipuin bat aurkeztu beharko da.
2. oinarria.–Parte hartzeko betekizunak.
Lehiaketan parte hartzen ahalko dute, beren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxearen bitartez, 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldearen bisita jaso duten lehen hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetako ikasleek.
Lehiaketan parte hartzeak deialdi honetako oinarriak erabat onartzea dakar.
3. Oinarria.–Aurkeztuko diren lanak, kategoriak eta sariak.
Kategoriak.
Lehiaketan hiru kategoria daude:
a) Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak - marrazki formatua.
b) Lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleak - marrazki formatua.
c) Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleak - mikroipuin formatua (gaztelania edo euskara modalitatean).
Sariak.
Kategoria bakoitzean bi lan sarituko dira.
"Lehen hezkuntzako 6. maila" kategorian, hizkuntzaren arabera bi modalitate dituena (gaztelania edo euskara), gaztelaniaz idatzitako mikroipuin bat eta euskaraz idatzitako beste bat sarituko dira.
Ikasle saritu bakoitzak bizikleta bat jasoko du, bai eta kasko bat ere, eta diploma bat.
Halaber, ikasle sarituak izan dituzten ikastetxeek aitorpen diploma bat jasoko dute.
Lan guztietarako alderdi komunak.
Ikasle bakoitzak marrazki edo mikroipuin bakarra aurkeztu beharko du, dagokion kategoriaren arabera.
Ez dira onartuko adimen artifizialarekin egindako lanak.
Lanak baloratzeko garaian, honako hauek hartuko dira aintzat: gaiari ongi egokitzen ote zaion, mezuaren transmisioa, lanaren kalitatea, konposizioa, originaltasuna, sormena eta irudimena.
Lanak originalak izanen dira eta ez dira aurretik sarituak izaten ahalko Espainiako zein nazioarteko ezein lehiaketa edo txapelketatan, ez eta aurkeztuak ere beste lehiaketaren batean, horren epaia deialdi hau ebatzi aurretik plazaratu behar bada. Baldintza horiek bete ezean, lana ez da onartuko.
Lanean ez da inolako erreferentziarik ageriko egilea edo haren ikastetxea identifikatzeko aukera ematen duenik (ikaslearen izen-abizenak, ikastetxearen logotipoa, etab.), 4. oinarrian xedatutako moduan. Bestela, lana ez da onartuko eta ez du saria jasotzeko aukerarik izanen.
Marrazkia.
Lehen hezkuntzako 2. eta 4. mailako ikasleek aurkeztuko duten lana DIN A4 tamainako marrazki bat izanen da. Paperean aurkeztuko da, edo PDF formatuan, telematikoki entregatzen bada.
Marrazkia egiteko edozein margolaritza teknika baliatzen ahal da: akuarela, collage, errotuladoreak, argizariak, etab.
Marrazkiak azalpen esaldi edo lelo bat eramaten ahalko du erantsita edo txertatuta, segurtasun eta bide hezkuntzaren ingurukoa.
Mikroipuina.
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek eskuz idatzitako mikroipuin bat aurkeztu beharko dute, gaztelaniaz edo euskaraz.
Gutxienez ere 300 hitz eta gehienez 450 izanen ditu.
Paperean aurkeztuko da, edo PDF formatuan, telematikoki entregatzen bada.
4. oinarria.–Lanen aurkezpena.
Ikastetxeek, lanak aurkeztu aurretik, deialdiaren oinarrien kopia emanen diete ikasle parte hartzaileen guraso edo legezko tutoreei, eta parte hartzeko baimena jaso beharko dute haiengandik.
Ikastetxeek zenbaki bat esleituko diote lan bakoitzari eta zerrenda bat egin eta gorde beharko dute, ondoren lan bakoitza egin duen ikaslea identifikatu ahal izateko. Marrazki edo mikroipuinaren atzealdean ere idatzi beharko da zenbaki hori.
Lan bakoitzaren kategoria argitzeko, marrazkiak eta mikroipuinak mailaka multzokatuta (lehen hezkuntzako 2., 4. edo 6. maila) aurkeztuko dira.
Ikastetxe bakoitzak entrega bakarra aurkeztuko du. Hauek sartuko ditu:
–Ikastetxearen harremanetarako datuak ageri dituen dokumentu bat, ikastetxeko ordezkari batek sinatuta, eta oinarri honen lehenengo paragrafoan ezarritakoa betetzeko erantzukizunpeko adierazpen batekin (I. eranskinean ageri den ereduari jarraiki).
–Mailaka multzokatutako (lehen hezkuntzako 2., 4. edo 6. maila) lanak, behar bezala pseudonimizatuta (zenbakituta eta egilea edo haren ikastetxe edo gela identifikatzeko aukera ematen duen erreferentziarik gabe).
5. oinarria.–Aurkezteko epea eta tokia.
Lanak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 6ra arte luzatuko da, egun hori barne, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. oinarriaren arabera, ikastetxeek aukera hauek izanen dituzte parte hartzeko eskabidea aurkezteko:
1. Telematikoki, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan, www.nafarroa.eus, ondore horretarako gaitutako izapide fitxa espezifikotik.
2. Posta arruntez:
Hartzailea: Nafarroako Foruzaingoa.
Helbidea: Sarrigurengo errepidea, 1A-31006-Iruña.
Honi zuzendua: Bide Hezkuntzako Taldea.
6. oinarria.–Prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa.
Prozeduraren instrukzioa Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldeari dagokio.
Eskabidea guztiz beteta ez badago, ikastetxeari eskatuko zaio akatsa zuzen dezan edo nahitaezkoa den dokumentazioa aurkez dezan, hamar egun balioduneko epean gehienez.
Aurkeztutako lanean egilea edo haren ikastetxea identifikatzeko aukera ematen duen erreferentziarik balego (ikaslearen izen-abizenak, ikastetxearen logotipoa, etab.), lana ez da onartuko.
Instrukzio organoan, parte hartzeko eskabideak jasotzeaz eta aurkeztutako lanak epaimahaiari helarazteaz arduratuko diren langileak egonen dira.
Epaimahaia Nafarroako Foruzaingoko Bide Hezkuntzako Taldeko hiru kidek osatuko dute, eta ez dira izanen eskabideak jaso eta zaintzeaz arduratzen diren langileak. Epaimahaiko kide guztiek izanen dute hitza eta botoa.
Epaimahaiak balorazio arrazoituak eginen ditu eta baztertu eginen ditu oinarri hauetan xedatutakoarekin bat ez datozen marrazkiak, eta bera arduratuko da oinarri horiek interpretatzeaz eta haietan aurreikusi gabeko edozein gorabehera ebazteaz.
Epaimahaiak aukeratuko ditu marrazki eta mikroipuin sarituak, aurkeztutako guztien artean, eta erabakia dagokion aktan jasota utziko du.
Epaimahaiaren erabakia ikusita, parte hartzeko eskabideak zaintzeaz arduratzen diren langileak harremanetan jarriko dira lan sarituari dagokion ikastetxearekin. Ikastetxeak saritutako ikaslea identifikatuko du eta II. eranskinean ageri den baimena bildu beharko du, saria eskuratzeko funtsezko betekizuna izanda.
Sariak entregatzeko data, ordua eta tokia saria jaso duten ikasleen ikastetxeei jakinaraziko zaizkie zuzenean, eta egokitzat jotzen diren beste kanal batzuetatik ere jakinarazi ahalko dira.
7. oinarria.–Egile eskubideak lagatzea eta marrazkiak argitaratzea.
Entregatutako obrak ez dira itzuliko.
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari lagatzea aurkeztu diren lan guztiak erreproduzitzeko, banatzeko eta jendaurrean agertzeko eskubideak.
Marrazki eta mikroipuin sarituak hedatzen ahalko dira, ikaslearen izen-abizenak, ikastetxea eta parte hartzeko kategoria adierazita.
Halaber, parte hartzea telematikoki erregistratu duten ikastetxeei eskatuko zaie saritutako lanen jatorrizkoak entregatzeko, sariak emateko ekitaldian aurkeztu daitezen.
8. oinarria.–Datuen babesa eta pribatutasun politika.
Parte hartzeak berekin dakar lehiaketan parte hartzen duten pertsonen datuen tratamendua, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua tratamenduaren arduradun izanda. Datu pertsonalen tratamendua honako hauetan ezarritakoaren arabera eginen da: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, eta 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
Egokitu zaien sariaren entrega kudeatzeko, ikasle sarituaren guraso edo legezko tutoreak "II. eranskina" aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Bestela, ez zaie oparia ematen ahalko eta hura jasotzeko eskubidea galduko dute.
Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira soilik, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena. Ez da eginen datu lagapenik.
Datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkaratu eta datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak baliatzen ahal dira, baimena atzera botatzeko eskubidearekin batera, bitarteko hauen bidez:
Interesdun batek uste badu bere eskubideak behar bezala errespetatu ez direla, eskubideak babesteko erreklamazio bat aurkezten ahalko du zuzenean Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, datuak babesteko araudian xedatutakoarekin bat; betiere, aldez aurretik, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara jotzeko aukera izanen du, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan gaitutako izapide espezifikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/erreklamazioa-datuak-babesteko-ordezkaritzan).
9. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta oinarrien kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren aurrean, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
I. ERANSKINA.–IKASTETXEAREN HARREMANETARAKO DATUAK
IKASTETXEAREN DATUAK:
ORDEZKARIAREN DATUAK:
Erantzukizunpeko adierazpena:
Adierazten dut ikasle parte hartzaileen guraso edo legezko tutoreei deialdiaren oinarrien berri eman diedala eta parte hartzeko haien baimena bildu dudala.
Datuen tratamendua:
Deialdi honetan parte hartzeak parte hartzaileen datuen tratamendua dakar berekin, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua tratamenduaren arduraduna izanda, ikastetxeak Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak antolatutako "Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketa" parte hartzeko xedearekin.
Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira soilik, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena. Ez da eginen datu lagapenik.
Datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkaratu eta datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak baliatzen ahal dira, baimena atzera botatzeko eskubidearekin batera, bitarteko hauen bidez:
- Ahal bada, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan gaitutako izapide espezifikotik (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea).
- pforal.gtec.jefatura@navarra.es helbidera zuzendutako idazki baten bidez.
Interesdun batek uste badu bere eskubideak behar bezala errespetatu ez direla, eskubideak babesteko erreklamazio bat aurkezten ahalko du zuzenean Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, datuak babesteko araudian xedatutakoarekin bat; betiere, aldez aurretik, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara jotzeko aukera izanen du, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan gaitutako izapide espezifikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/erreklamazioa-datuak-babesteko-ordezkaritzan).
Data:
Ordezkariaren sinadura:
II. ERANSKINA.–BAIMENA
(Saria jasotzeko, ezinbestekoa da dokumentu hau bete eta bidaltzea).
IKASLEAREN DATUAK:
AITAREN/AMAREN EDO TUTOREAREN DATUAK:
Baimena ematen du nire haurra lehiaketan parte hartzearen ondorioz eta/edo sariak emateko ekitaldian hartutako irudietan (argazkiak, bideoak…) ager dadin (adierazi egokia dena):
Bai. Ez.
Dokumentu honetan bildutako datu pertsonalak Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun moduan, zure haurrak saria jaso duelako "Bide hezkuntzari buruzko marrazki eta mikroipuinen II. lehiaketan".
Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira soilik, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena. Ez da eginen datu lagapenik.
Datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, tratamendua mugatu, aurkaratu eta datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubideak baliatzen ahal dira, baimena atzera botatzeko eskubidearekin batera, bitarteko hauen bidez:
- Ahal bada, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan gaitutako izapide espezifikotik: (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/datu-pertsonalak-babesteko-eskubideak-baliatzea).
- pforal.gtec.jefatura@navarra.es helbidera zuzendutako idazki baten bidez.
Interesdun batek uste badu bere eskubideak behar bezala errespetatu ez direla, eskubideak babesteko erreklamazio bat aurkezten ahalko du zuzenean Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, datuak babesteko araudian xedatutakoarekin bat; betiere, aldez aurretik, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara jotzeko aukera izanen du, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoan gaitutako izapide espezifikoaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/erreklamazioa-datuak-babesteko-ordezkaritzan).
Data:
Aitaren/amaren edo tutorearen sinadura:
Iragarkiaren kodea: F2500016