17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2025eko urtarrilaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) xedatutakoari jarraituz, hara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donamarian, 2025eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2500499