17. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2024ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Desoion, 2025eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Sergio Alvarez Alvarez.

Iragarkiaren kodea: L2500513