2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa. Erabaki hori 2024ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an.
Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Biurrun-Olkotzen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Udalen batasunean, Tebas-Muru Artederretako Udalarekin.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua, abenduaren 28koa, lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Administrazio-egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10.
Administrazio-kontratudunak.
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio-egoera: jardunean.
Langileen izenen zerrenda
León Gárriz, Eva M.ª. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.
Ena Gracia, M.ª Begoña. Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2017ko azaroaren 16a. Funtzionarioa. Gradua: 2.
Iragarkiaren kodea: L2500378