2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Andosillako alkate udalburuak, abenduaren 12ko 443/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen ezkontza zibilak egiteko alkatetza honi dagozkion eginkizunak Andosillako Udaleko beherago adierazten den zinegotziaren esku uztea, ezkongaiek hala eskatzen dutenean; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean, kontuan hartuta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua):
–Beatriz Sádaba Argáiz.
Andosillan, 2025eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2500326